Xabier Leteren omenezko ikuskizuna Sutegin

Erredakzioa 2020ko abe. 26a, 18:38

Hamar urte bete berri dira Xabier Lete abeslari ezaguna hil zela. Gabon hauetan, hura gogoan hartuta prestatutako kantaldia ekarri dute Sutegira "Xabier Leteri kantari: loreak eta zauriak". Jende ugari bildu da Sutegin, gogoz itxarondako ekitaldia izanik, aurreko astetik amaituta zeuden sarrerak.

Loreak eta zauriak Xabier Lete omentzeko sortutako diziplina-arteko emanaldia da Sutegin eskaini dutena. Baina ez da omenaldi bat soilik. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Leek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Bere kantak gogoratzearekin batera, bere kantuen eta melodien bide gaur egun bizi dugun jendarteari begiratzeko proposamena ere bada. Bertsoz, kantuz hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara, "ni"-tik "gu"-ra eta Xabier Letetik gugana egindako bidaia.