"Militantzia morea: ikusezinezko botere harremanak" saioa antolatu du Buruntzaldeko Ernaik igande arratsalde honetan Udarregi Ikastolan, gaur hasi eta hilaren 30era arte luzatuko diren eskualde mailako Gazte Topaketen baitan. "Askotan gure artean botere harremanak eta zapalkuntza batzuk ematen dira", adieraziz hasi duten hitzorduarekin berdintasunerako bidean urratsak emateko lanketan ekarpena egitea nahi zuten antolatzaileek. Hainbat ariketa praktiko egin dituzte ikastolako erdiko aretoan.
Andoainen, Hernanin, Lasarte-Orian eta Usurbilen txandatuz ekitaldi ezberdinak iragarri dituzte egunotarako. "Gure herriaz ikasi, hausnartu eta formatzeko baliagarriak izango diren tailer eta hitzaldiak antolatu ditugu. Euskal herri feminista, sozialista euskaldun eta askea denon artean eraikiko dugulako!", adierazi dute antolatzaileek.
Gazte Topaketak abenduaren 30ean "Zuen interesen aurrean neurri eraginkorrek orain!" aldarripean Hernanin egingo den manifestazioarekin borobilduko dituzte.
"Gazteria kriminalizazioaren jo puntuan jartzen ari dira eta gure jardun politikoa ezereztatu nahi dute. Baina guk badaukagu zertaz hausnartu eta ikasi. Hartu parte! Euskal herri euskaldun, sozialista eta feminista denon artean eraikiko dugulako!".
Buruntzaldeko Gazte Topaketak
Abenduak 27, igandea
11:30 "Gure kabuz ala hil" dokumentalaren proiekzioa Andoaingo gaztetxean.
18:00 "Militantzia morea: ikusezinezko botere harremanak" Usurbilgo Udarregi Ikastolan.
Abenduak 28, astelehena
18:00 "Proiektu txikitzaileak eta herri mugimenduak", Andoaingo Bastero kulturgunean.
Abenduak 29, asteartea
16:00 "Presoen aldeko photocall-a" Lasarteko Okendo plazan.
19:00 "Gazte antolakundea eta errepresioa" Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean.
Abenduak 30, asteazkena
17:00 "Prekarietatea, gazteon alternatiba bakarra?" Hernaniko bilgunean.
19:00 Manifestazioa: "Zuen interesen aurrean neurri eraginkorrek orain!", Hernaniko Gudarien plazatik.
Antolatzailea: Ernai Buruntzaldea.