Orbeldik herriari ohore egin dio "Sokan Dantzan"

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 28a, 10:05

Urte zaila dantza batean agurtu dute igande honetan Oiardo Kiroldegian eskaini duten "Sokan Dantzan" emanaldiarekin. Herriari ohore eginez dantza egin zuten, baina ohorea Oiardo Kiroldegira joandakoena izan zen. Txalo zaparrada batekin eskertu zuten dantza taldekoen saioa.

“Hain ezengonkorra den testuinguru honetan, Orbeldi Dantza taldeak Soka Dantza eskaini nahi die bere bizilagunei. Ohorezko dantza honekin, egoera honen aurrean elkarri helduta batasunean lan eginda aurrera goazela transmititu nahi dugu. Ohiko dantza ziklo bat Orbeldiren begiradatik moldatua taularatuko dugu”, iragarri zuten herriko dantzariek.

Iragarri eta egin. Emanaldi paregabea eskaini dute Orbeldikoek igande honetan Oiardo Kiroldegian. Soka baten bueltan, belaunadi desberdinetako dantzariak batu ditu Usurbilgo herriari eskaini nahi izan dioten emanaldiak. Bueltan txalo zaparrada batekin eskerrik onena jaso dute dantzariek. Ohore partekatua izan da azkenean.