Bertsojasa ederra sortu dute Sutegin

Erredakzioa 2020ko abenduaren 28a

Haritz Mujika eta Maialen Akizu bertsolariak bildu dira gaur arratsaldean Sutegin bertsojasa ederra egiteko herriko haurrekin. Ohiko bertso saioetatik urrun, haurrak izan dira bertso-jartzaile eta errimen arduradun. Sutegiko audiorioaren erdia beteta, parte hartzaile finak izan dira umeak.

Gai zehatzak jarri dituzte: kartzelatik nola atera, edo olatu batek munduaren bestaldera eramaten zaituenean zer egin. Errimak ere denetarikoak: tranpolina, irina, biolina… ilargia, eguzkia, lamia… Trantze ederretatik pasa behar izan dituzte bertsolariek. Irribarria eta Shizuka pertsonaiak asmatzea ere ez da batere erraza izan ongi zoildutako bi bertsolarientzat. Ordubete atsegina pasatu ahal izan dute Sutegira hurbildutakoek.