Koronabirusa

Eremu berdean hirugarren egunez

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 30a, 13:39

0 covid19 kasu bederatzigarren egunez jarraian eta hirugarren egunez eremu berdean esnatu da Usurbil, Eusko Jaurlarizaren Osasun Sailak asteazken honetan kaleratu dituen azken datu epidemiologikoen arabera.

Duela 24 orduko albistea ia kopiatu besterik ez du egin behar izan. Bederatzigarren egunez jarraian covid19 kasu berririk ez Usurbilen, eta hirugarrenez eremu berdean esnatu da udalerri hau; 100.00 biztanleko 14 eguneko 31,66ko intzidentziarekin.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Eremu berdean
Abenduak 27: 31,66.
Abenduak 28: 31,66.
Abenduak 29: 31,66.

Covid19 kasu berririk ez
Koronabirus kasu berririk ez Usurbilen, bederatzigarren egunez jarraian. Uda partetik ez ditugu hainbeste egun segidan izan covid19 kasu berririk gabe.

Abendua hasi genuenetik 17 covid19 kasu zenbatu dira udalerri honetan. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 231 kasu eta 4 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13: 0.
-Abenduak 14: 0.
-Abenduak 15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20: 0.
-Abenduak 21: 0.
-Abenduak 22: 0.
-Abenduak 23: 0.
-Abenduak 24: 0.
-Abenduak 25: 0.
-Abenduak 26: 0.
-Abenduak 27: 0.
-Abenduak 28: 0.
-Abenduak 29: 0.

Intzidentzia baxuenetarikoa Buruntzaldean 
Usurbil eremu berdean da aipatu moduan, Lasarte-Oriak horian segitzen du. Baita bi udalerriok osatzen duten zonaldeak ere; 120,70eko intzidentzia du egun, murrizten doa. 10 kasu antzeman dituzte azken 7 egunotan.

Azaroan eskualde osoa eremu gorrian zen. Orain lau udalerri (Andoain, Astigarraga, Hernani eta Lasarte-Oria) horian eta Usurbilekin batera, Urnieta ere eremu berdean. Urnietak eta Usurbilek dute egun intzidentzia baxuena Buruntzaldean:
-Andoain: 267,65 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,33. Azken 7 egunetan 19 kasu). 
-Astigarraga: 113,27 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,30. Azken 7 egunetan 4 kasu). 
-Hernani: 149,90 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,25. Azken 7 egunetan 9 kasu). 
-Lasarte-Oria: 154,05 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,60. Azken 7 egunetan 10 kasu).
-Urnieta: 16,16 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,14. Azken 7 egunetan kasu bat). 
-Usurbil: 31,66 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,40. Azken 7 egunetan 0 kasu).  

Gipuzkoa eremu horian
Mutriku, Usurbil eta Urnieta dira eremu berdean diren 5.000 biztanletik gorako udalerri bakarrak Gipuzkoan. 100.000 biztanleko azken 14 egunetako intzidentzia metatua 257,11raino murriztu denez bestalde, eremu horira igaro da Gipuzkoa. Udalerrietako egoera izaten ari den bilakaeraren lekuko ondoko datuak. Azaroan ia Gipuzkoa osoa eremu gorrian egon ostean, egun 4 udalerri ditu eremu gorrian, 6 eremu laranjan, 21 eremu horian eta 3 eremu berdean.

EAE mailako datuei dagokienean, 8.657 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 517 izan dira positiboak; 207 Gipuzkoan, 216 Bizkaian eta 88 Araban. 6 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 79 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.97koa da gaur. 

Abenduaren 21etik 27ra 57 hildako zenbatu ditu Osasun Sailak EAE-n.

Xehetasun gehiago hemen: covid19