Koronabirusa

Eremu berdean agurtuko dugu urtea

Covid19aren aurkako txertaketa kanpaina hasi berritan, intzidentzia ezin baxuagoarekin agurtuko dugu urtea Usurbilen; eremu berdean. Lerrootan duzue, abenduaren 27ra arte metatutako Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren datuen berri.

Urteko azken egun honetan ez ditu kaleratu Eusko Jaurlaritzak astelehenetik ostiralera argitaratu izan dituen udalerrietako datu epidemiologikoak. Datorren astelehenean (urtarrilak 4) eguneratuko ditu zenbakiok. 

"Asteroko buletin epidemiologikoa" bai ordea azken orduotan, abenduaren 27ra arte metatutako zifrekin. Usurbilen guztira 231 covid19 kasu antzeman dituzte martxoaz geroztik eta koronabirusak 4 hildako eragin ditu udalerri honetan. Ondorioz, 1,7ko hilgarritasun-tasa duela udalerri honetan. EAE-ko beste udalerriekin alderatuta, tasa baxuenetarikoa du udalerri honek. Intzidentzia altuena Errezilen (10987,3), Samaniegon (10924,4), Ikaztegietan (9881,4), Arrasaten (9225,7) edota Eibarren (8511,3) antzeman dute. Gehienek 3.000tik gorakoa dute.

Covid19a izan dutenetatik zenbat hil diren zehazten duen hilgarritasun-tasari dagokionez, kopuru altuena Kortezubik (12,5), Loiuk (11,6) edota Samaniegok (11,5) izan dute. 0tik gorako tasa izan duten udalerrien artean, baxuenetarikoa du Usurbilek.

Segidan dituzue Usurbil-Lasarte osasun eremuko, Buruntzaldeko eta Gipuzkoako datuak. EAE-n azken 24 orduotan, 8.324 proba egin eta 508 covid19 kasu detektatu ditu Osasun Sailak, %6,1a. Haietatik 189 Gipuzkoan, 241 Bizkaian, 64 Araban eta 14 eremu honetatik kanpo. 28 pertsona ospitaleratu dituzte, 79 daude ZIU-n. 


USURBIL
Biztanleak: 6.318.
Covid19 kasuak: 231.
100.000 biztanleko intzidentzia tasa: 3656,2.
Hildakoak: 4.
Hilgarritasun tasa: 1,7.

USURBIL-LASARTE OSASUN EREMUA
Biztanleak: 26.512.
Covid19 kasuak: 1.171.
100.000 biztanleko intzidentzia tasa: 4.416,9.
Hildakoak: 18.
Hilgarritasun tasa: 1,5.

BURUNTZALDEA
Andoain: 14.945 biztanle, 673 positibo, 4.503,2ko intzidentzia, 12 hildako, 1,8ko hilgarritasun-tasa.
Astigarraga: 6.180 biztanle, 275 positibo, 4.449,8ko intzidentzia, hildako 1, 0,4ko hilgarritasun-tasa.
Hernani: 20.013 biztanle, 1.170 positibo, 5.846,2ko intzidentzia, 16 hildako, 1,4ko hilgarritasun-tasa.
Lasarte-Oria: 18.825 biztanle, 915 positibo, 4.860,6ko intzidentzia, 10 hildako, 1,1eko hilgarritasun-tasa.
Urnieta: 6.190 biztanle, 409 positibo, 6.607,4ko intzidentzia, 2 hildako, 0,5eko hilgarritasun-tasa.
Usurbil: 6.318 biztanle, 231 positibo, 3.656,2ko intzidentzia, 4 hildako, 1,7ko hilgarritasun-tasa.

GIPUZKOA
Covid19 kasuak: 38.535.

EAE
Covid19 kasuak: 116.912.
Hildako kasu positiboak guztira: 3.031.
Covid19aren eraginez hildakoak: 57.

Txosten osoa esteka honetan duzue ikusgai: covid19ari lotutako "asteroko buletin epidemiologikoa"