URTARRILAK 2, LARUNBATA
19:00 "Petti: manipulazio estrategiak" kontzertua Sutegin.
Zehaztasunak: "Egitasmo honek pentsamendua, hitza eta musika batzen ditu. Noam Chomsky pentsalariak komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen. Sylvain Timsitek hamar puntutan bildu zituen, eta horietako bakoitzarekin poema bat egin du Harkaitz Canok. Poemak kantu bihurtu ditu Pettik, bakoitzaren esanahiari ondoen dagokion doinuz jantzita. Hamar estrategia, hamar kantu, hamar gezin. Atala eta Bonberenea estudioetan grabatu ditu kantak Pettik, lagun musikarien konplizitateaz. Tartean dira, besteak beste, Etxeko Uzta (Joseba Irazoki eta Igor eta Iñigo Telletxea), Et incarnatus hari-laukotea, Juantxo Zeberio teklatuarekin, Gorka Benitez saxoarekin,Toño Muro eta Angel Unzu gitarrekin... Hari-konponketak ere azken honek egin ditu, eta koroak, berriz, Maite Larburuk. Diskoa *ZART kolektiboarekin kaleratu da".
Sarrera: 8 eurotan, urtarrilaren 2ra arte usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.