Usurbilkultura.eus

"Ipuin-herriko berriak", haurrentzako zinea euskaraz igandean

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 2a, 09:20

Bueltan dator Usurbilgo Udalak Ziortza Gazte Elkartekoekin batera antolatu ohi duen euskarazko zine zikloa. Igandean (urtarrilak 3) 17:00etan Sutegin, "Ipuin-herriko berriak" filma. Sarrerak aurrez erosi ditzakezue usurbilkultura.eus atarian.

Urtarrileko lehen igandearekin batera beraz, euskarazko zine zikloa haurrentzat; "Ipuin-herriko berriak", Sutegiko areto goxoan, aulkietan eroso asko ikusteko filma.

URTARRILAK 3, IGANDEA

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: "Ipuin-herriko berriak".
Sinopsia: "Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, "Ipuin-herriko berriak" egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Zikoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar. Gozatu euren abentura dibertigarriez ipuin zirraragarri honetan. Alegia klasikoa, umore bihurri eta modernoarekin".
Sarrera: 3 eurotan aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Antolatzaileak: Ziortza Gazte Elkartea eta Usurbilgo Udala.