Txikierdi eta Troia artean N-634 errepidean abendu hasieratik egiten ari diren lanak etenda izan dituzte aurreko bi asteotan eta bide erabat zabalik izan da, gaur arte. Astelehen honetatik aurrera zonalde horretako mendi magala egonkortzeko lanak abiaraziko dituzte berriz, eta ondorioz, abenduan zehar genuen egoerara itzuliko gara.
Gogoan izan, Txikierdi eta Troia lotzen dituen errepide honen mendi magala egonkortzeko lanetan ari da Gipuzkoako Foru Aldundia hilabete hasieratik. Lanok tarteko, erreietako bat, Usurbil aldera etortzekoa itxita egongo da beste pare bat hilabetez. Semaforoek kudeatuko dute egunero 24 orduz, ibilgailuen joan etorria. Iragan hilabetean zehar ohikoak izan ziren une batzuetan Bizkarre ingururaino heldu ziren auto-ilarak. Lanak hasi berritan gianera, zauritu bat eragin zuen istripu bat ere jazo zen lanen zonaldean.
Pare bat ohar Troiako pasabideari dagokionean. Oinezkoentzat dakizuenez, errepidea zeharkatzeko semaforo bat jarria zegoen. Lanok iraun artean semaforoa ez da martxan izango. Bigarren oharra; Kalezarretik behera Troia aldera autoz doazenek, ezingo dute N-634 errepidera sartu Donostia aldera joateko. Usurbil aldera doan noranzko bidea baliatu ahalko dute. Aipatu moduan, Donostia aldera doan erreia ez.