"Irauli" sortu dute, Buruntzaldeko langile prekarioen sarea

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 4a, 11:42

Kontzientziazioan eta formakuntzan eta erantzun edo salaketa dinamikak sustatzean oinarrituko ditu Buruntzaldean sortu berri duten Irauli eskualdeko langile prekarioen sareak bere jarduna. Helburu argi batekin: "prekarietatera kondenatzen gaituen sistema iraultzeko". Deia luzatu dute; "batu borrokara!". Astelehen honetan aurkeztu berri dute egitasmoa sare sozialen bidez. 

Segidan duzue kaleratu duten aurkezpen adierazpena osorik. Sare sozial hauetan jaso ahalko duzue informazio gehiago:
Instagrama:
 
Twiterra:
 
Facebooka:



Irauli: Burutzaldeako langile prekarioen sarea
Azken hamarkadetan kapitalismoak sortutako krisien aitzakipean, prekarizazio prozesu etengabe batera kondenatu dute langileria; gure eskubideen urraketan eta betiko eliteen mesedetan oinarritutako erabaki ekonomiko eta sozialak jasaten gabiltza etengabe.

Sistema kapitalistaren gabeziak eta hutsuneak aspaldidanik ezagunak badira ere, COVID19-ak era gordinenean azaleratu ditu horiek, klaseen arteko talka eta langileon zaurgarritasuna areagotuz.

Krisi berriari, konponbide zaharrak eman nahian dabil kapitala; langilegoaren bizkar utzi nahi dute berriro ere krisiaren pisua, elite ekonomiko eta politikoen interesak eta irabaziak bermatzen diren bitartean. Krisi hau, aurrekoen antzera, langileok ordain dezagun nahi dute.

Prekarietatea estrukturala den honetan, gehiengoaren ongizatea bigarren maila batera mugatu eta euren interesak lehenetsi dituzte. Geure bizi baldintzak eta bizitza bera jokoan jartzen dituzte euren irabazi asmoak bete daitezen.

Testuinguru horren aurrean, antolatzeko eta gehiengoa osatzen dugun langilegoaren mesedetan kokatuko den sistema baten aldeko borrokari ekiteko beharra ikusi dugu. Horretara dator IRAULI; langileon problematikei aurre egiteko borrokei ekitera, formakuntza eta kontzientziazioan sakontzera, langileon antolaketa indartzera, eta zapaltzen gaituen sistemari aurre egiteko mekanismoak sortzera.

Gaur argia ikusten duen proiektu bat bada ere, aspaldidanik lantzen gabiltzan ideia daIRAULI. Hilabeteetan zehar gure eskualdearen errealitatea aztertzeari eta bertako langileok pairatzen ditugun prekarietate egoera ohikoenak identifikatzeari ekin genion. Horixe izan zen Buruntzaldeako gazte prekarioen sarea sortzeko ideiaren jatorria.

Buruntzaldeako herri ezberdinetako herritarrek osatzen dugun eta handitzen joateko helburuz jaio den sarea izango da IRAULI, bere jarduna bi ardatz nagusitan banatzen delarik:

  1. Kontzientziazioa eta formakuntza; prekarietate egoera bati aurre egin ahal izateko lehen urratsa, prekarietate egoera bera identifikatzen jakitea baita.

  2. Erantzun edo salaketa dinamikak; problematika konkretuen aurrean erantzun kolektiboak, non langile orok aukera izango duen jasaten dituen zapalkuntzen aurrean IRAULIren sareaz baliatzeko.

    PREKARIETATERA KONDENATZEN GAITUEN SISTEMA IRAULTZEKO, BATU BORROKARA!

page1image16344page1image16504page1image16664page1image16824

ANTOLATUTA HARRAPA GAITZALA