Floxbinek abesti berria plazaratu du

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 4a, 09:50

"Suge Begi" izena du azken orduotan Floxbin talde usurbildarrak kaleratu duen abestiak. Youtube bidez zabaldu duten albiste honi atxikitako bideoan entzun dezakezue. 

"Suge begi", hala izena du azken orduotan Floxbin talde usurbildarrak kaleratu duen abestiak. Youtuben ikus dezakezuen bideoan jaso dute.

2019an argiraratu zuen Joseba Agirresarobe "Txofok" (ahotsa, gitarra), Iñaki Udabe (bateria), Rafael Bajo (gitarra) eta Iñigo Roteta (baxua) laukoteak haien azken lana; "hil arte bizi" izenekoa.

Bigarren lana izan zen hura, hiru urte lehenago kaleratu baitzuten estreinakoa; "AK!" izenekoa, 2016. urtean, beste 10 abestirekin. Orain arteko sortze lan guztiak helbide honetan entzun ditzakezue: https://floxbin.bandcamp.com