Oinarrizko argazkilaritza ikastaroak
Einean Guraso Elkarteak antolatuta, Ibai Arrieta usurbildarraren eskutik:
-Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa I
Helburua: “aukera manualak dituzten kameren oinarrizko funtzionamendua ikasi eta argazkilaritza ulertu eta gozatzen hastea”.
Iraupena: urtarrilak 14-martxoak 5.
Noiz: ostegunetan, 19:15-20:45.
-Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa II
Helburua: “ikastaroaren lehen zatian landutako kontzeptuak sakontzea. Paisaia, erretratugintza, kale argazkilaritza ulertu, landu eta gozatzeko aukera izango da”.
Iraupena: urtarrilak 12-martxoak 23.
Noiz: astearteetan, 19:00-20:30.
Tokia: Potxoenea.
Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoei.
Prezioa: 90 euro.
Oharra: parte hartzaile kopuru mugatua.
Izen ematea: 635 701 473 (urtarrilaren 4ra arte).
Ahalduntze ikastaro berria
Emakumeei zuzenduriko ahalduntze ikastaro berria antolatu du Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailak; “estado de salud y cuidado emocional” izenekoa Pepa Bojo Ballester psikologo eta psikoterapeutarekin, urtarrilaren 21etik martxoaren 25era. Ostegunetan izango dira saioak, 17:00-19:00 artean Potxoenean. Ikastaroaren helburua, “emakumeok gune bat sortzea da, bereziki bizitzen ari garen bizipenak eta egoerak partekatzeko”. Parte hartzaile kopuru mugatuarentzako lekua egongo da. Izena aurrez eman beharko da, doan, bideotatik: 943 377 110 / parekidetasuna1@usurbil.eus.
Hizkuntza eskubideen ahalduntzerako saioa
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Usurbilgo Udalak berriki sinaturiko lankidetza hitzarmenaren testuinguruan, herritarrak dagozkien hizkuntza-eskubideen arloan ahalduntzeko prestakuntza saioa deitu du Usurbilgo Udalak otsailaren 3an 18:00etan Sutegin. Behatokiak bideratuko duen hitzordurako izena doan eman daiteke jada usurbilkultura.eus atarian.
KzGunea
Abenduaren 23tik itxita egon ostean, astelehen honetan zabaldu dute berriz KzGunea, goizez, 9:00-13:00 artean irekiko dute astelehenetik ostiralera, hilabetea amaitu arte. Gogoan izan, bertara joan aurretik hitzordua eskatu beharra dagoela. Esteka honetan bidera dezakezue eskaera: https://www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua
Datozen ikastaroen artean, honako hau iragarri dute:
-Urtarrilak 28-29, 9:00-11:00 "WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean".
Ikastaro gehiago ere eskaintzen ditu KzGuneak, tartean online bidezko bat baino gehiago. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
kzgunea.eus