Abenduaren 24ko Olentzeroren biraren ereduari jarraiki, erregeak ere heldu dira aurten urteroko hitzorduari hutsik egin gabe. Oraingoan ordea herria zeharkatu baino ez dute egin. Covid19ak eragotzi die urteroko bira bidelagunez inguratua egitea, gozoki zaparrada jaurtitzea, frontoian harrera jendetsua jasotzea eta haur zein helduak haiengana gerturatzea.
Pandemia beteko errege kabalgata geldialdirik gabekoa izan da, publiko gutxikoa kalean, etxeetako balkoi eta leihoetan bildutakoei agur eginez zeharkatu dute udalerria, musukoekin jantzita etorri diren Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek.
Ibilbidea Udarregi Ikastola parean hasi dute 17:00ak pasatxoan, herri erdiguneari zaldi gainean bira eman ostean, Santuenea eta Urdaiaga aldera jo dute. Garai zailetan, alternatiba irudimentsuak; antolatzaileek kotxeetan musikaz girotu diete bidea hiru erregeei.
Kabalgata azkarrak aurretik duten gau luzea abiarazi du.