Herrian erosketak egitea saritu nahi izan du bitan Hurbilago Elkarteak azken asteotan; berriki, Kontzeju Zarra 13 kaleko erakusleihoko produktuen "preziyo juxtua" asmatzeko ekimenean 10 lagun saritu zituen.
Astearte honetan beste bost, "Argiztatu Herria" ekimenaren bueltan. Pozik jaso dituzte Hurbilago Elkartekoen eskutik, herriko dendarien opariez hornituriko otarrak. Sariok irabazteko egin beharrekoa oso erraza zen; herrian bizitzeaz gain, herrian bertan erostea. Zenbat eta erosketa gehiago egin herriko saltokietan, otarrok irabazteko aukera gehiago zuten noski.
"Argiztatu Herria" ekimen hau opariok banatuz amaitu du Hurbilago Elkarteak neguko ospakizunen bueltako kanpaina. Hemen dituzue astelehenean Potxoenean egin zuten zozketan saritutako bost lagunek otarrak opariok ikusgai izan diren Kontzeju Zarra 13ko lokalean jaso dituzten unea.
Marta Rizzo Montes