Azken urteon antzera, aipatzeko moduko aldaketarik ez urte berri honetako jai egunei dagokienean. 2021eko egutegiko jai egunetako bat Usurbilgo udalerriak hautaturikoa izango dugu; uztailaren 2a, herriko festetako egun nagusia hain zuzen. Hala onartu zuen udalbatzak alkateak proposatuta, iragan maiatza amaieran udal ordezkariak batu zituen osoko bilkura telematikoan. Azken urteotan bezala honenbestez, 2021ean ere uztailaren 2a (ostirala) jai eguna izango da Usurbilen.
Erlijio ospakizunei edo estatu espainiarrari lotutako jai egunak
Maiatzaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak bestalde, EAEko 2021eko jaien egutegi ofiziala argitaratu zuen. Jai egun gehienak, orain arte bezala, erlijio ospakizunei edota estatu espainiarrari lotutako egun seinalatuak. Egutegi honi, tokian tokiko erakundeek hautatutako beste bi festa egun batu behar zaizkio. Gipuzkoakoa, herrialdeko lan, enplegu eta gizarte politikako lurralde ordezkaritzak erabakitakoa eta bestea, udalerri bakoitzak, kasu honetan Usurbilek hautaturikoa.
Gipuzkoakoa uztailaren 31n izango da, eta Usurbilek maiatzeko udalbatzarrean erabaki bezala, udalerri mailakoa uztailaren 2an. Honenbestez, segidan duzue hasi berri dugun urte honetan izango ditugun jai egunen zerrenda:
-Urtarrilaren 1a, Urteberri-eguna.
-Urtarrilaren 6a, Errege-eguna.
-Martxoaren 19a, San Jose.
-Apirilaren 1a, Ostegun Santua.
-Apirilaren 2a, Ostiral Santua.
-Apirilaren 5a, Pazko astelehena.
-Maiatzaren 1a, Lanaren jaieguna.
-Uztailaren 2a, Usurbilgo jai eguna.
-Uztailaren 31, San Inazio eguna.
-Urriaren 12a, Espainiako jai nazionala.
-Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
-Abenduaren 6a, Konstituzio eguna.
-Abenduaren 8a, Sortzez Garbiaren eguna.
-Abenduaren 25a, Eguberri eguna.