Koronabirusa

3 kasu aste hasieratik eta 47,56ko intzidentzia

Astea hasi zenetik 3 covid19 kasu detektatu ditu Osasun Sailak Usurbilen. Eremu berdean segitzen dugu halere, berriz ere hazten doan 100.000 biztanleko 47,56ko intzidentzia du udalerri honek.

Astea abiarazi genuenetik, lehen hiru egunetan guztira 3 covid19 kasu antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen, urtarrileko eta urteko lehen hiru kasuak. Horrek iragan astean genuen 0,0ko 100.000 biztanleko intzidentzia metatua haztea eragin du; 31,71koa zen astelehenean, duela 24 ordu 47,56ra igo da. Halere eremu berdean segitzen du udalerri honek.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Eremu berdean
Abenduak 27: 31,66.
Abenduak 28: 31,66.
Abenduak 29: 31,66.
Urtarrilak 3: 0,00.
Urtarrilak 4: 31,71.
Urtarrilak 6: 47,56.

3 covid19 kasu aste hasieratik
Abenduaren 19az geroztik Usurbilek ez du koronabirus kasu berririk izan 15 egunetan, aste hasierara arte. Ordutik hiru kasu antzeman ditu Osasun Sailak udalerri honetan; 2 urtarrilaren 4an eta beste bat biharamunean, hilaren 5ean. 

2021eko urtarrileko lehen hiru kasuak dira honako hauek. Abendua 17 covid19 kasurekin agurtu genuen. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 236 kasu eta 4 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13: 0.
-Abenduak 14: 0.
-Abenduak 15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20: 0.
-Abenduak 21: 0.
-Abenduak 22: 0.
-Abenduak 23: 0.
-Abenduak 24: 0.
-Abenduak 25: 0.
-Abenduak 26: 0.
-Abenduak 27: 0.
-Abenduak 28: 0.
-Abenduak 29: 0.
-Abenduak 30: 0.
-Abenduak 31: 0.
-Urtarrilak 1: 0.
-Urtarrilak 2: 0.
-Urtarrilak 3: 0.
-Urtarrilak 4: 2.
-Urtarrilak 5: 1.
-Urtarrilak 6: 0.

Intzidentzia baxuena EAE-n
Usurbilek Buruntzaldeako eta Gipuzkoako zein EAE-ko tasa baxuena du, 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean. Eremu berdean den udalerri bakarra dugu. Lasarte-Oriak eremu horian segitzen du ordea. Baita bi udalerriok osatzen duten zonaldeak ere; 94,06ko intzidentzia du egun. 18 kasu antzeman dituzte azken 7 egunotan.

Pixkanaka berriz ere covid19aren hedapena handitzen hasi dela dirudi Buruntzaldean. Andoain eremu laranjara igaro zen aste hasieran, gorrira hurbiltzen ari da. Urnieta eremu berdetik horira igaro da. Astigarragak, Hernanik eta Lasarte-Oriak eremu horian segitzen dute:
-Andoain: 413,66 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,68. Azken 7 egunetan 42 kasu). 
-Astigarraga: 164,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,38. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Hernani: 243,49 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,58. Azken 7 egunetan 26 kasu). 
-Lasarte-Oria: 110,27 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,72. Azken 7 egunetan 14 kasu).
-Urnieta: 112,74 (duela astebetekoarekin alderatuta: 7,00. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Usurbil: 47,56 (duela astebetekoarekin alderatuta: 3,00. Azken 7 egunetan 3 kasu).  

Gipuzkoa eremu horian
100.000 biztanleko azken 14 egunetako 265,94ko intzidentzia metatua du Gipuzkoak eta eremu horian segitzen du. Udalerrietako egoera izaten ari den bilakaeraren lekuko ondoko datuak; egun 2 udalerri ditu eremu gorrian, 11 eremu laranjan, 20 eremu horian eta bakarra eremu berdean (Usurbil).

EAE mailako datuei dagokienean, 7.235 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 501 izan dira positiboak; 131 Gipuzkoan, 290 Bizkaian eta 73 Araban. 7 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 33 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 72 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.1ekoa da gaur. 

Xehetasun gehiago hemen: covid19