URTARRILAK 8, OSTIRALA
18:00 "Maita(k)ale borroka" eta "Mundu berri bat" antzezlan laburrak Sutegin.
Sarrera: aurrez 3 eurotan, usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako guraso elkartea.
"Maita(k)ale borroka"
Idazlea: Mikel Fernandino.
Zuzendaria: Getari Etxegarai.
Aktoreak: Ane Pikaza, Aitor Fernandino.
Iraupena: 20 minutu.
Sinopsia: "Kepa, gau erromantiko hartarako prest dago dagoeneko: jatetxea, lore sorta bikaina, kandelak... Noski, ez zuen espero egun horretan deitutako grebak gau hartako norabidea guztiz aldatuko zuenik. Neska hura perfektua zen; hala zirudien behintzat. Indarkeriaz, maitasunez eta bestelako aldarrikapenez beteriko antzezlana".
"Mundu berri bat"
Idazle eta zuzendaria: Erik Leal.
Aktoreak: Aiora Sedano eta Xabi Ortuzar.
Iraupena: 17 minutu.
Sinopsia: "Betidanik esan da gizakiok gure sekreturik sakonenak ezezagunei kontatzeko joera daukagula... baina, batzuetan, guretzako pertsonarik ezezagunena, gu geu gara, norberaren burua. Beak bere maleta hartu du alde egitea erabaki baitu. Alde egin eta ihes egin, inoiz ez dira izango sinonimoak".
URTARRILAK 17, IGANDEA
18:00 "Lanbroa" filmaren proiekzioa eta Maialen Oleaga, Xabier A. Yeregui eta Begoña Arruti laburmetraiaren gidoilariek aurkeztuko dute laburmetraia.
Zehaztasunak: "Laburmetraiaren zati batzuk Usurbilen grabatuak dira. Gaixotasunak Bego berriz jotzen duenean, denbora gainera datorkio. Bultzada honek Xabierrekin batera antzinako erlojuak konpontzera darama. Bere gaixotasunaren eta denboraren arteko elkarrizketan, poesia bisualez betetako dantza deserosoa sortzen da. Antzinako erloju pisutsuek industria eta trenbideen garaietara eramango gaituzte. Lehen herrien erdigune ziren erlojuak, gaur izoztuta gelditu dira. Bego gaixotzen denean, bera eta Xabier, erlojugile familia batetik datorrena, aitonak eraikitako erlojuen bila hasten dira. Yeregitarren istoriak azaltzen du nola industrializazioak mundua eraldatu zuen eta horrekin baita beraien erritmoak ere. Aurkitzen duten erloju bakoitzak iraganaren inguruan hitz egiten du, baina baita orainaren inguruan ere. Beraien pasioari esker, lan talde bat sortzea lortzen dute leku desberdinetan aritzen dena, kanpai dorrearen erritmoaz eraiki zen historia berreskuratuz".
Sarrerak: doan, urtarrilaren 14ra arte usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Oharra: Usurbilgo Udalak diruz lagundutako filma.
Antolatzailea: Usurbilgo udala.
OTSAILAK 3, ASTEAZKENA
18:00 "Hizkuntza eskubideak. Herritarrak ahalduntzeko prestakuntza-saioa Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren eskutik Sutegin".
Zehaztasunak: "Hizkuntza-aniztasunaren kudeaketatik hasita, euskarak bizi duen egoeraren inguruko kontzientzia lantzea da xedea. Pandemia-egoerak biderkatu dituen eskubide-urraketen aurrean herritarrek zer tresna (Akuilari...) eta zer berme dituzten azalduko du Behatokiak. Kontzientziatik aitortzara, eta aitortzatik bermera. Mikroboterea. *Saiora telefono-mugikorra eramatea aholkatzen da".
Izen ematea: doan urtarrilaren 29ra arte, usurbilkultura.eus atarian.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.