Langile nahiz langabetuentzako ikastaro eskaintza berria Lanbide Eskolan

%100ean Lanbidek diruz lagundutako formazio saio eskaintza zabala iragarri berri du Lanbide Eskolak. Bestelako ikastaro gehiago ere badatoz, lerrootan bildu ditugu xehetasunak.

Lanbide Eskola
%100ean Lanbidek diruz lagundutako langile nahiz langabetuei zuzenduriko 2021. urteko lehen ikastaroak iragarri berri ditu Lanbide Eskolak; fabrikazio mekanikoa, administrazioa eta kudeaketa, elektrizitatea, instalakuntza eta mantenimendua, energia eta ura, ostalaritza, formazio osagarria... Denetariko saioak. Izen ematea eta informazio gehiago bideotatik: 
lhusurbil.eus
943 36 46 00
667 415 810 (Whatsappa)
cursos@lhusurbil.eus

Ahalduntze ikastaro berria
Emakumeei zuzenduriko ahalduntze ikastaro berria antolatu du Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailak; “estado de salud y cuidado emocional” izenekoa Pepa Bojo Ballester psikologo eta psikoterapeutarekin, urtarrilaren 21etik martxoaren 25era. Ostegunetan izango dira saioak, 17:00-19:00 artean Potxoenean. Ikastaroaren helburua, “emakumeok gune bat sortzea da, bereziki bizitzen ari garen bizipenak eta egoerak partekatzeko”. Parte hartzaile kopuru mugatuarentzako lekua egongo da. Izena aurrez eman beharko da, doan, bideotatik: 943 377 110 / parekidetasuna1@usurbil.eus.

Hizkuntza eskubideen ahalduntzerako saioa
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Usurbilgo Udalak berriki sinaturiko lankidetza hitzarmenaren testuinguruan, herritarrak dagozkien hizkuntza-eskubideen arloan ahalduntzeko prestakuntza saioa deitu du Usurbilgo Udalak otsailaren 3an 18:00etan Sutegin. Behatokiak bideratuko duen hitzordurako izena doan eman daiteke jada usurbilkultura.eus atarian.

AEK
Bigarren matrikula-aldia iragarri du AEK-k, "betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta eta prebentzio-neurriak oro hartuta", urte berriarekin batera euskara ikasi edo maila hobetu nahi dutenentzat. Ikastaro berriak jarriko dituzte martxan hainbat euskaltegietan edota urrian martxan jarri zirenetan lekua bada (bai aurrez aurrekoetan zein autoikaskuntzan) ere matrikulatzeko aukera izango da. Gogoan izan, Usurbilen gainera, 2020an 10 urte bete zituen Mintzalagun egitasmoak ere martxan segitzen duela eta bidelari nahiz bidelagun gisa parte hartzeko aukera dagoela. Informazio gehiagorako:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

KzGunea 
Abenduaren 23tik itxita egon ostean, astelehen honetan zabaldu dute berriz KzGunea, goizez, 9:00-13:00 artean irekiko dute astelehenetik ostiralera, hilabetea amaitu arte. Gogoan izan, bertara joan aurretik hitzordua eskatu beharra dagoela. Esteka honetan bidera dezakezue eskaera: https://www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua

Datozen ikastaroen artean, honako hau iragarri dute:
-Urtarrilak 28-29, 9:00-11:00 "WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean".

Ikastaro gehiago ere eskaintzen ditu KzGuneak, tartean online bidezko bat baino gehiago. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
kzgunea.eus

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroak
Einean Guraso Elkarteak antolatuta, Ibai Arrieta usurbildarraren eskutik:

-Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa I
Helburua: “aukera manualak dituzten kameren oinarrizko funtzionamendua ikasi eta argazkilaritza ulertu eta gozatzen hastea”.
Iraupena: urtarrilak 14-martxoak 5.
Noiz: ostegunetan, 19:15-20:45.

-Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa II
Helburua: “ikastaroaren lehen zatian landutako kontzeptuak sakontzea. Paisaia, erretratugintza, kale argazkilaritza ulertu, landu eta gozatzeko aukera izango da”.
Iraupena: urtarrilak 12-martxoak 23.
Noiz: astearteetan, 19:00-20:30.

Tokia: Potxoenea.
Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoei.
Prezioa: 90 euro.
Oharra: parte hartzaile kopuru mugatua.
Izen ematea: 635 701 473 (urtarrilaren 4ra arte).