Aurreratu egingo dute 2021-22 ikasturterako matrikulazio kanpaina

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 11a, 11:11

Urtarrilaren 18tik 29ra bideratu beharko da, HH, LH eta DBH-ko ikasleen 2021-22 ikasturterako ikastetxeetako matrikulazioa. 

Urte berria estreinatu berri dugun arren, hurrengo ikasturteari begira jartzeko garaia heldu da. 2021-22 ikasturterako matrikulazio kanpaina ate joka dute ikastxeek; aurten ohi baino lehenago bideratuko dute, urtarrilaren 18tik 29ra. Izen ematea bideratzeko epea astebete barru zabalduko dute beraz.

Matrikulazio kanpaina hau Haur Hezkuntza (HH), Lehen Hezkuntza (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) zikloetako ikasleei zuzendua dago. Segidan dituzue herrian ditugun ikastetxeekin hartuemanetan jartzeko dituzuen komunikazio bideak eta egutegia:

IKASTETXEAK
Udarregi Ikastola
Gernika ibilbidea, 11
943 361 216 (hitzordua eskatzeko)
udarregi.eus

Aginagako Eskola
Erriberako Kalea 7
Tlf: 943 372 044
Fax: 943 372 044
012261aa@hezkuntza.net
aginaga.eskolatxikiak.org

Zubietako Eskola
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org
www.zubieta.eskolatxikiak.org

EGUTEGIA
Urtarrilak 18-29: matrikulazio epea.
Otsailak 16: eskatzaileen zerrenda argitaratzea.
Martxoak 9: behin-behineko zerrenden argitaratzea.
Martxoaren 16ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea eta eskabidean atzera egitea.
Martxoak 23: behin betiko zerrendak argitaratzea.
Martxoak 26: lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea.
Apirilaren 23ra arte: behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea.
Irailaren 17ra arte: itxarote-zerrendaren iraunaldia.

Informazio gehiago hemen: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila