Euskal kulturgintza laguntzeko

Gure Eskuren Tripontzia zozketako txartelak erosteko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 11a, 09:03

Urtarrilaren 18an zozketatuko den Gure Eskuren "Tripontzia" ekimeneko txartelak erosteko azken egunak dira honako hauek; ekimenean parte hartuta euskal kulturgintza babesteko proiektu bat lagunduko dugu.

"Hamaika Gara" erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboarekin batera, Tripontzia Zozketa ere antolatu du Gure Eskuk. 52.000 euro jokoan jarriko dituen zozketarako boletoak eskuratzeko azken egunak dira hauek, ate joka baita zozketa nagusia. Astebete barru, hilaren 18an ospatuko da zozketa. "Elkarri eskua emateko unea da. Erosi Tripontzia istorio sorta eta parte hartu 52.000 euroko zozketan!", hortxe Gure Eskukoen gonbita. Ohartarazia dutenez, "irabazien zati bat euskal kulturgintza babestu eta sustatzeko proiektu batera bideratuko da". Horrekin batera, Tripontzia erosita komiki digitala jaisteko kodea eskuratuko duzu. Zozketa 2021eko urtarrilaren 18an ospatuko da. Sariok banatuko dituzte:
-Lehen saria: 30.000 euro zenbaki eta serie irabazlearentzat.
-Bigarren saria: 2.000X7 zenbaki bereko gainerako zazpi serie irabazleetako bakoitzarentzat.
-Hirugarren saria: 1.000X8 bigarren zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleetako bakoitzarentzat.

Informazio gehiago:
tripontzia.eus
hamaikagara.eus
gureeesku.eus