Koronabirusa

6 kasu asteburuan eta 142,68raino igo den intzidentzia, eremu horian gara berriz

Igoera nabarmena asteburuan. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratu berri dituen arabera, 6 covid19 kasu antzeman ditu azken hiru egunotan Usurbilen. Iragan asteko 47,56tik 142,68raino igo da 100.000 biztanleko intzidentzia metatua. Eremu berdetik horira itzuli gara.

Covid19ari lotutako kasu berriak agertu dira azken egunotan Usurbilen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan kaleratu duen txosten epidemiologikoaren arabera. Asteburuko udalerrietako datuen berri eman du. Usurbili dagokionez, 6 koronabirus kasu berri antzeman zituen urtarrilaren 8an. Iragan astean genuen 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua nabarmen igo da ondorioz; 47,56tik 142,68raino. 60tik gorako muga gainditu dugunez, eremu berdetik horira igaro gara. 

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Eremu berdean
Abenduak 27: 31,66.
Abenduak 28: 31,66.
Abenduak 29: 31,66.
Urtarrilak 3: 0,00.
Urtarrilak 4: 31,71.
Urtarrilak 6: 47,56.
Urtarrilak 7: 47,56.

Eremu horian
Urtarrilak 10: 142,68.

9 covid19 kasu iragan aste osoan
Abenduaren 19az geroztik Osasun Sailak ez zuen Usurbilen koronabirus kasu bakar bat detektatu 15 egunez, iragan aste hasierara arte. Urtarrilaren 4tik 10era, guztira bederatzi covid19 kasu antzeman ditu; 2 urtarrilaren 4an eta beste bat biharamunean, hilaren 5ean eta beste 6 hilaren 8an.

2021eko urtarrileko lehen 9 kasuak dira honako hauek. Abendua 17 covid19 kasurekin agurtu genuen. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 240 kasu eta 4 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13-15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20-urtarrilak 3: 0.
-Urtarrilak 4: 2.
-Urtarrilak 5: 1.
-Urtarrilak 6: 0.
-Urtarrilak 7: 0.
-Urtarrilak 8: 6.
-Urtarrilak 9: 0.
-Urtarrlak 10: 0.

Eremu horian
Usurbilek Buruntzaldeako eta Gipuzkoako zein EAE-ko tasa baxuena izan du azken egunotan, 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean. Eremu berdean zen udalerri bakarra genuen iragan ostiralean. Orain horian da berriz. Lasarte-Oriak ere eremu horian segitzen du. Baita bi udalerriok osatzen duten zonaldeak ere; 161,78ko intzidentzia du egun. 32 kasu antzeman dituzte azken 7 egunotan.

Pixkanaka berriz ere covid19aren hedapena handitzen hasi da Buruntzaldean. Andoain eremu gorrian da berriz. Gainerako bost udalerriak eremu horian:
-Andoain: 607,15 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,84. Azken 7 egunetan 69 kasu). 
-Astigarraga: 194,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,63. Azken 7 egunetan 10 kasu). 
-Hernani: 248,40 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,21. Azken 7 egunetan 20 kasu). 
-Lasarte-Oria: 173,27 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,22. Azken 7 egunetan 22 kasu).
-Urnieta: 128,85 (duela astebetekoarekin alderatuta: 3,50. Azken 7 egunetan 5 kasu). 
-Usurbil: 142,68 (duela astebetekoarekin alderatuta: -. Azken 7 egunetan 9 kasu).  

Gipuzkoa eremu laranjan
100.000 biztanleko azken 14 egunetako 315,35eko intzidentzia metatua du Gipuzkoak eta eremu laranjan da berriz. Egun udalerri gehiago ditu eremu gorrian, 5 guztira;  10 eremu laranjan, 19 eremu horian eta bat bera ere berdean, Usurbil horira igaro ostean.

EAE mailako datuei dagokienean, 10.706 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 506 izan dira positiboak; 166 Gipuzkoan, 322 Bizkaian eta 67 Araban. 5 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 37 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 76 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.21ekoa da gaur. 

Xehetasun gehiago hemen: covid19