Koronabirusa

Eremu horian eta gorantz berriz ere intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 12a, 12:16

Eremu horian bigarren egunez Usurbilen eta koxka bat gora egin du 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak; 142,68tik 158,53ra Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astearte honetan kaleratu duen txosten epidemiologikoaren arabera. Azken 24 orduotan covid19 kasu bat antzeman dute udalerri honetan.

Duela 24 orduko Osasun Sailaren txosten epidemologikoak berri eman bezala, eremu berdetik horira itzuli ostean, eremu berean jarraitzen du Usurbilek bigarren egunez. Duela 24 ordu baino 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua hazita; asteleheneko txostenean 142,68koa zen, astearte honetakoan 158,53raino hazi dela ohartarazten du.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Eremu berdean
Abenduak 27: 31,66.
Abenduak 28: 31,66.
Abenduak 29: 31,66.
Urtarrilak 3: 0,00.
Urtarrilak 4: 31,71.
Urtarrilak 6: 47,56.
Urtarrilak 7: 47,56.

Eremu horian
Urtarrilak 10: 142,68.
Urtarrilak 11: 158,53.

10 covid19 kasu hilabete hasieratik
Abenduaren 19az geroztik Osasun Sailak ez zuen Usurbilen koronabirus kasu bakar bat detektatu 15 egunez, iragan aste hasierara arte. Urtarrilaren 4tik 10era, guztira bederatzi covid19 kasu antzeman ditu; 2 urtarrilaren 4an eta beste bat biharamunean, hilaren 5ean eta beste 6 hilaren 8an. Hamargarrena duela 24 ordu.

2021eko urtarrileko lehen 10 kasuak dira honako hauek. Abendua 17 covid19 kasurekin agurtu genuen. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 240 kasu eta 4 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13-15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20-urtarrilak 3: 0.
-Urtarrilak 4: 2.
-Urtarrilak 5: 1.
-Urtarrilak 6: 0.
-Urtarrilak 7: 0.
-Urtarrilak 8: 6.
-Urtarrilak 9: 0.
-Urtarrilak 10: 0.
-Urtarrilak 11: 1.

Eremu horian
Usurbilek Buruntzaldeako eta Gipuzkoako zein EAE-ko tasa baxuena izan du azken egunotan, 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean. Eremu berdean zen udalerri bakarra genuen iragan ostiralean. Orain horian da berriz. Lasarte-Oriak ere eremu horian segitzen du. Baita bi udalerriok osatzen duten zonaldeak ere; 169,30eko intzidentzia du egun. 32 kasu antzeman dituzte azken 7 egunotan.

Pixkanaka berriz ere covid19aren hedapena handitzen hasi da Buruntzaldean. Andoain eremu gorrian da berriz. Gainerako bost udalerriak eremu horian:
-Andoain: 647,18 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,06. Azken 7 egunetan 61 kasu). 
-Astigarraga: 239,74 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,00. Azken 7 egunetan 13 kasu). 
-Hernani: 248,46 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,14. Azken 7 egunetan 26 kasu). 
-Lasarte-Oria: 178,52 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,62. Azken 7 egunetan 23 kasu).
-Urnieta: 144,95 (duela astebetekoarekin alderatuta: 3,00. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Usurbil: 158,53 (duela astebetekoarekin alderatuta: 5,00. Azken 7 egunetan 8 kasu).  

Gipuzkoa eremu laranjan
100.000 biztanleko azken 14 egunetako 327,32ko intzidentzia metatua du Gipuzkoak eta eremu laranjan da berriz. Egun udalerri gehiago ditu eremu gorrian, 5 guztira;  11 eremu laranjan, 18 eremu horian eta bat bera ere berdean, Usurbil horira igaro ostean.

EAE mailako datuei dagokienean, 12.238 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 817 izan dira positiboak; 219 Gipuzkoan, 492 Bizkaian eta 92 Araban. 14 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 45 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 75 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.25ekoa da gaur. 

Xehetasun gehiago hemen: covid19