Hiru pertsona atxilotu dituzte azken boladako lapurretekin zerikusia dutelakoan

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 14a, 11:49

Autoetan lapurreta ugari egin dira azken boladan. Astelehen gauez hiru lagun atxilotu zituzten, lapurreta hauekin lotura dutelakoan. 

Udalak ohar hau zabaldu du: "Hiru lagun atxilotu dituzte azken hilabetean hainbat kotxetan izan diren lapurretekin lotura dutelakoan. Atzo egin zituzten atxiloketa horiek udaltzainek, Ertzaintzaren babesarekin: bi gizon eta emakume bat dira atxilotutakoak. Astelehenetik astearterako gauean izandako lapurreten ostean atzeman zituzten".

Argazkia: Udala.