Koronabirusa

Eremu horian baina 237,79raino igo den intzidentzia du Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 14a, 14:16

Etengabe gorantz doa 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren ostegun honetako txosten epidemiologikoaren arabera, 237,79raino igo da gaurkoan Usurbilen. Eremu horian segitzen du udalerri honek, laranjara hurbiltzen doa halere. Bi covid19 kasu antzeman ditu azken 24 orduotan.

Eremu horian segitzen du Usurbilek, baina 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatuaren gorakadak ez du etenik. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ostegun honetan kaleratu duen txosten epidemiologikoaren arabera, 237,79raino igo da aipatu intzidentzia. Egunotan etengabe doa gorantz; 142,68koa genuen astelehenean, gaur 237,79koa. 300eko kopurua gaindituz gero eremu laranjara igaroko gara eta 500etik gorako intzidentzia izanez gero eremu gorrira.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Eremu berdean
Abenduak 27: 31,66.
Abenduak 28: 31,66.
Abenduak 29: 31,66.
Urtarrilak 3: 0,00.
Urtarrilak 4: 31,71.
Urtarrilak 6: 47,56.
Urtarrilak 7: 47,56.

Eremu horian
Urtarrilak 10: 142,68.
Urtarrilak 11: 158,53.
Urtarrilak 12: 206,09.
Urtarrilak 13: 237,79.

15 covid19 kasu hilabete hasieratik
Hilabetea hasi genuenetik 15 covid19 kasu detektatu ditu Osasun Sailak Usurbilen. Azken biak 24 orduotan. Ia abendu osoko kopurua gainditu dugu hilabete honetako lehen hamahiru egunetan.

2021eko urtarrileko lehen 15 kasuak dira honako hauek. Abendua 17 covid19 kasurekin agurtu genuen. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 243 kasu eta 4 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13-15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20-urtarrilak 3: 0.
-Urtarrilak 4: 2.
-Urtarrilak 5: 1.
-Urtarrilak 6: 0.
-Urtarrilak 7: 0.
-Urtarrilak 8: 6.
-Urtarrilak 9: 0.
-Urtarrilak 10: 0.
-Urtarrilak 11: 1.
-Urtarrilak 12: 3.
-Urtarrilak 13: 2.

Buruntzaldea eremu laranjara hurbiltzen
Aste hasieratik eremu horian da berriz Usurbil, Lasarte-Oriak ere eremu horian segitzen du. Baita bi udalerriok osatzen duten zonaldeak ere; 248,31ko intzidentzia du egun. 48 kasu antzeman dituzte azken 7 egunotan.

Covid19aren hedapena handitzen doa Buruntzaldean. Andoain eremu gorrian da berriz. Gainerako bost udalerriak eremu horian, gehienak eremu laranjara hurbiltzen doaz:
-Andoain: 707,23 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,71. Azken 7 egunetan 64 kasu). 
-Astigarraga: 254,72 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,55. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Hernani: 268,34 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,10. Azken 7 egunetan 26 kasu). 
-Lasarte-Oria: 246,78 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,24. Azken 7 egunetan 33 kasu).
-Urnieta: 193,27 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,71. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Usurbil: 237,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 5,00. Azken 7 egunetan 12 kasu).  

Gipuzkoa eremu laranjan
100.000 biztanleko azken 14 egunetako 334,65eko intzidentzia metatua du Gipuzkoak eta eremu laranjan da. Koronabirusaren hedapena handitzen doan adierazle datuok. Gipuzkoak egun 4 udalerri ditu eremu gorrian, 15 eremu laranjan, 15 eremu horian eta bat bera ere ez berdean, Usurbil horira igaro ostean.

EAE mailako datuei dagokienean, 13.021 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 771 izan dira positiboak; 209 Gipuzkoan, 428 Bizkaian eta 119 Araban. 15 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 74 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 83 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.24koa da gaur.  Urtarrilaren 4tik 10era 36 pertsona hil dira covid19agatik EAE osoan.

Xehetasun gehiago hemen: covid19