8 langabetu gehiago abenduan, udatik izandako beheranzko joera hautsi da

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 15a, 11:24

8 langabetu gehiago, 264 guztira zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen iragan abenduan. Udaz geroztik izandako beheranzko joera hautsi da. 2019ko abenduarekin alderatuta, 43 langabetu gehiagorekin agurtu du urtea Usurbilek.

Langabetu kopuruak koxka bat egin du gorantz, amaitu berri dugun urtean. Azaroarekin alderatuta 8 langabetu gehiago, guztira 264 zenbatu zituen abenduan Usurbilen Estatuko Enplegu Zerbitzuak. Erdia baino gehiago emakumeak, 142, 122 gizonezkoak. 132, 45 urtetik gorakoen artean. Sektoreka, gehienak, 182, zerbitzuetan. 

Abuztutik udalerri honek izandako joera hautsi da; pandemia hasi zenetik (martxoan 245 langabetu) etenik gabe gorantz egin eta uztailean goia jo ostean (299 langabetu) ordutik etengabe beherantz egin du azaroan 256 langabetu izateraino. Abenduan aipatu moduan, lanik gabeko 8 herritar gehiago zenbatu dituzte Usurbilen. 2019ko abenduarekin alderatuta, nabarmentzekoa da gorakada; orduko hartan 221 langabetu zenbatu zituzten Usurbilen, 43 gehiago urtebete beranduago, 264 guztira. Pandemia hasieran, martxoan 245 langabetu zituen udalerri honek, 19 gehiago abenduan.

Kontratazioa gorantz
Jaitsiera oso txikia eman da Buruntzaldean; azaroan 3.374 langabetu zenbatu zituzten Andoainen, Astigarragan, Hernanin, Lasarte-Orian, Urnietan eta Usurbilen. Abenduan 3.363. Gipuzkoan nabarmenagoa izan da jaitsiera; azaroan baino (35.214) 781 langabetu gutxiago abenduan (34.433).

Langabetu kopurua zertxobait igo den arren, kontratazioak nabarmen egin du gora; azaroan 172 kontratu erregistratu zituzten Usurbilen, 264 abenduan. Ia denak aldi baterako, 246. Eta oraingoan kontratu kopuru oso antzekoa 134 lan kontratu gizonezkoenak izan ziren, 130 emakumezkoenak. 

Usurbilen ez bezala, Buruntzaldean kontratazioak beherantz egin du; azaroko 1.647 kontratutik abenduko 1.594 kontratuetara. Gipuzkoan ere kontratazioa beherantz, 18.562tik 17.175ra.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2020ko abendua
Usurbil: 264.     Buruntzaldea: 3.363.    Gipuzkoa: 34.433.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 122.
25 urtetik behera: 18.
25-44 urte artean: 40.
45 urtetik gora: 64.
 

Emakumezkoak: 142.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 65.
45 urtetik gora: 68. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 44.
Eraikuntza: 13.
Zerbitzuak: 182.
Aurretik lanik gabe: 18. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 742.
Astigarraga: 263.
Hernani: 954.
Lasarte-Oria: 863.
Urnieta: 277.
Usurbil: 264.
Guztira: 3.363. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 34.433.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 264.
Aldi baterakoak: 246 (126 gizonezko, 120 emakumezko).
Sektoreka: 1 nekazaritzan, 61 industrian, 5 eraikuntzan eta 197 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 134 lan kontratu gizonezkoenak, 130 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 188.
Astigarraga: 128.
Hernani: 574.
Lasarte-Oria: 179.
Urnieta: 261.
Usurbil: 264.
Guztira: 1.594.

Gipuzkoa: 17.175.

Azaroko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.