Koronabirusa

Eremu horitik laranjara igaro da Usurbil

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 18a, 15:05

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua 332,91raino igo da Usurbilen; udalerri honek 300eko muga gainditu duenez, eremu horitik laranjara igaro dela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan kaleratu duen txosten epidemiologikoak. Ostiralaz geroztik 6 covid19 kasu berri detektatu dituzte Usurbilen.

Goranzko bidean segitzen du 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatuak Usurbilen. Azkeneko datua iragan ostiralekoa genuen, eta orduko hartan, 237,79raino igo zen intzidentzia. Asteburuan are gehiago egin du gora, 300eko muga gainditu du, 332,91koa izatera heldu da. Ondorioz, eremu horitik laranjara igaro da Usurbil, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan kaleratu duen txosten epidemiologikoak aditzera emandakoaren arabera. 500etik gorako intzidentzia izatera helduz gero, eremu gorrira.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Eremu berdean
Abenduak 27: 31,66.
Abenduak 28: 31,66.
Abenduak 29: 31,66.
Urtarrilak 3: 0,00.
Urtarrilak 4: 31,71.
Urtarrilak 6: 47,56.
Urtarrilak 7: 47,56.

Eremu horian
Urtarrilak 10: 142,68.
Urtarrilak 11: 158,53.
Urtarrilak 12: 206,09.
Urtarrilak 13: 237,79.
Urtarrilak 14: 237,79.

Eremu laranjan
Urtarrilak 17: 332,91.

6 covid19 kasu asteburuan
12 covid19 kasu detektatu zituen iragan aste osoan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen. Bat urtarrilaren 11n, hiru hilaren 12an, 2 hilaren 13an, beste hiru urtarrilaren 15ean eta beste hiru biharamunean.

2021eko urtarrileko lehen 21 kasuak lirateke honako hauek. Abendua 17 covid19 kasurekin agurtu genuen. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 243 kasu eta 4 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13-15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20-urtarrilak 3: 0.
-Urtarrilak 4: 2.
-Urtarrilak 5: 1.
-Urtarrilak 6: 0.
-Urtarrilak 7: 0.
-Urtarrilak 8: 6.
-Urtarrilak 9: 0.
-Urtarrilak 10: 0.
-Urtarrilak 11: 1.
-Urtarrilak 12: 3.
-Urtarrilak 13: 2.
-Urtarrilak 14: 0.
-Urtarrilak 15: 3.
-Urtarrilak 16: 3.
-Urtarrilak 17: 0.

Buruntzaldea eremu laranjan
Eremu laranjan da baita Usurbilek eta Lasarte-Oriak osaturiko osasun eremua; 323,55eko intzidentzia du. 54 kasu antzeman dituzte azken 7 egunotan.

Covid19aren hedapena hazi den seinale, aste hasiera honetan Buruntzaldeak duen itxura. Berriz ere eremu laranjan dira bost udalerri eta seigarrena eremu gorrian:
-Andoain: 927,41 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,53. Azken 7 egunetan 70 kasu). 
-Astigarraga: 314,65 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,62. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Hernani: 318,03 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,23. Azken 7 egunetan 44 kasu). 
-Lasarte-Oria: 315,04 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,82. Azken 7 egunetan 38 kasu).
-Urnieta: 370,43 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,88. Azken 7 egunetan 18 kasu). 
-Usurbil: 332,91 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,33. Azken 7 egunetan 12 kasu).  

Gipuzkoa eremu laranjan
100.000 biztanleko azken 14 egunetako 376,98ko intzidentzia metatua du Gipuzkoak eta eremu laranjan da. Koronabirusaren hedapena handitzen doan adierazle datuok. Gipuzkoak egun 7 udalerri ditu eremu gorrian, 17 eremu laranjan, 10 eremu horian.

EAE mailako datuei dagokienean, 7.927 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 648 izan dira positiboak; 187 Gipuzkoan, 358 Bizkaian eta 90 Araban. 13 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 98 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.15ekoa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionean, EAE osoko 17.554 ikasgeletatik 42 ikastetxeetako 55 daude itxita, %0,31.

Xehetasun gehiago hemen: covid19