Kafe-kapsulak birziklatzeko kanpaina abiarazi dute Urbilen

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 18a, 19:11

Plastikoen arazoa gero eta handiagoa da, “eta guztion esku dago bere eragin kutsatzailea murriztea”. Esan eta egin. Urbilek bi edukiontzi ipini ditu etxeko kafe-kapsulak bildu eta birziklatzera eramateko.

Kapsulak lehengai bihurtuko dituzte eta horrekin edukiontziak fabrikatuko dituzte (100 bat kapsula behar dira etxeko pote bat egiteko).

Berreskuratutako kapsulen kafearen hondarrekin aldiz, hauxe egiteko asmoa du Ekogras-ek: “Perretxiko substraktu batean kafearen hondarrak balorizatu, eta horrekin etxeko auto-hazkuntzarako kit bat egin”.

Bilketa-kanpaina hau udan abiarazi zuten eta erantzuna gero eta hobea dela diote Urbilgo arduradunek: “70.000 kapsula baino gehiago batu ditugu honez gero”.