Koronabirusa

Duela 24 orduko 301,20eko intzidentzia Usurbilek, eremu laranjan segitzen dugu

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 20a, 14:56

Eremu laranjan da udalerri hau hirugarren egunez, duela 24 orduko 100.000 biztanleko 14 eguneko 301,20ko intzidentzia metatu berarekin. 300etik behera jaisten bada, eremu horira itzuliko da berriz udalerri hau. Covid19 kasu bat antzeman du Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen.

Mugan dago udalerri hau, eremu horia eta laranja bereizten dituen 100.000 biztanleko 14 eguneko 300eko intzidentziaren bueltan. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren asteazken hoentako txosten epidemiologikoak zehaztu duenez, duela 24 orduko tasa bera du Usurbilek; 301,20koa. Aipatu moduan, hirugarren egunez jarraian eremu laranjan segitzen dugu. Intzidentzia 300etik behera jaisten bada, eremu horira itzuliko da Usurbil. Goranzko bidean jarraitu eta 500eko muga gainditzen badu, eremu gorrira igaroko da.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Eremu berdean
Abenduak 27: 31,66.
Abenduak 28: 31,66.
Abenduak 29: 31,66.
Urtarrilak 3: 0,00.
Urtarrilak 4: 31,71.
Urtarrilak 6: 47,56.
Urtarrilak 7: 47,56.

Eremu horian
Urtarrilak 10: 142,68.
Urtarrilak 11: 158,53.
Urtarrilak 12: 206,09.
Urtarrilak 13: 237,79.
Urtarrilak 14: 237,79.

Eremu laranjan
Urtarrilak 17: 332,91.
Urtarrilak 18: 301,20.
Urtarrilak 19: 301,20.

Covid19 kasu bat
Bi egunez covid19 kasu berririk agertu gabe egon ostean, kasu berri bat antzeman du Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen.

2021eko urtarrileko lehen 22 kasuak lirateke honako hauek. Abendua 17 covid19 kasurekin agurtu genuen. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 243 kasu eta 4 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13-15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20-urtarrilak 3: 0.
-Urtarrilak 4: 2.
-Urtarrilak 5: 1.
-Urtarrilak 6: 0.
-Urtarrilak 7: 0.
-Urtarrilak 8: 6.
-Urtarrilak 9: 0.
-Urtarrilak 10: 0.
-Urtarrilak 11: 1.
-Urtarrilak 12: 3.
-Urtarrilak 13: 2.
-Urtarrilak 14: 0.
-Urtarrilak 15: 3.
-Urtarrilak 16: 3.
-Urtarrilak 17: 0.
-Urtarrilak 18: 0.
-Urtarrilak 19: 1.

Buruntzaldea eremu laranjan
Eremu laranjan da baita Usurbilek eta Lasarte-Oriak osaturiko osasun eremua; 368,70eko intzidentzia du. 57 kasu antzeman dituzte azken 7 egunotan.

Covid19aren hedapena hazi den seinale, aste hasiera honetan Buruntzaldeak duen itxura. Berriz ere eremu laranjan dira bost udalerri (batzuk eremu gorrira hurbiltzen) eta seigarrena eremu gorrian:
-Andoain: 834,00 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,26. Azken 7 egunetan 61 kasu). 
-Astigarraga: 269,70 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Hernani: 442,26 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,78. Azken 7 egunetan 63 kasu). 
-Lasarte-Oria: 393,80 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,79. Azken 7 egunetan 47 kasu).
-Urnieta: 467,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,64. Azken 7 egunetan 24 kasu). 
-Usurbil: 301,20 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,46. Azken 7 egunetan 9 kasu).  

Gipuzkoa eremu laranjan
100.000 biztanleko azken 14 egunetako 397,25eko intzidentzia metatua du Gipuzkoak eta eremu laranjan da. Koronabirusaren hedapena handitzen doan adierazle datuok. Gipuzkoak egun 8 udalerri ditu eremu gorrian, 17 eremu laranjan, 9 eremu horian.

EAE mailako datuei dagokienean, 13.774 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 1.046 izan dira positiboak; 298 Gipuzkoan, 616 Bizkaian eta 110 Araban. 22 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 83 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 97 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.14koa da gaur.  

Urtarrilaren 11tik 17ra 62 pertsona hil dira EAE-n.

Xehetasun gehiago hemen: covid19