Koronabirusa

Eremu laranjatik horira itzuli da Usurbil, intzidentzia 269,50era murriztu ostean

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 25a, 12:37

Covid19ari aurre egiteko neurri murriztaile berriak indarrean jarri diren astelehen honetan, eremu laranjatik horira itzuli da Usurbil, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua 269,50eraino murriztu ostean. 

Iragan aste osoa 100.000 biztanleko 14 eguneko 300etik morako intzidentzian igaro genuen; 332,91koa izan genuen hilaren 17an eta gero beheranzko bidean segi zuen. Azkenekoz, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleraturiko txosten epidemiologikoak adierazi zigun 317,06koa intzidentzia genuela udalerri honetan. 

Asteburua igaro da, eta 3 covid19 kasu berri detektatu dituzten arren, beherantz egin du nabarmen intzidentziak, 269,50eraino. 300etik  beherakoa denez, eremu laranjatik horira itzuli da Usurbil.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Eremu berdean
Abenduak 27: 31,66.
Abenduak 28: 31,66.
Abenduak 29: 31,66.
Urtarrilak 3: 0,00.
Urtarrilak 4: 31,71.
Urtarrilak 6: 47,56.
Urtarrilak 7: 47,56.

Eremu horian
Urtarrilak 10: 142,68.
Urtarrilak 11: 158,53.
Urtarrilak 12: 206,09.
Urtarrilak 13: 237,79.
Urtarrilak 14: 237,79.

Eremu laranjan
Urtarrilak 17: 332,91.
Urtarrilak 18: 301,20.
Urtarrilak 19: 301,20.
Urtarrilak 20: 317,06.
Urtarrilak 21: 317,06.

Eremu horian
Urtarrilak 24: 269,50.

5 Covid19 kasu iragan astean
Iragan aste osoan 5 covid19 kasu detektatu zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. 3 igaro berri den asteburuan.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13-15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20-urtarrilak 3: 0.
-Urtarrilak 4: 2.
-Urtarrilak 5: 1.
-Urtarrilak 6: 0.
-Urtarrilak 7: 0.
-Urtarrilak 8: 6.
-Urtarrilak 9: 0.
-Urtarrilak 10: 0.
-Urtarrilak 11: 1.
-Urtarrilak 12: 3.
-Urtarrilak 13: 2.
-Urtarrilak 14: 0.
-Urtarrilak 15: 3.
-Urtarrilak 16: 3.
-Urtarrilak 17: 0.
-Urtarrilak 18: 0.
-Urtarrilak 19: 1.
-Urtarrilak 20: 1.
-Urtarrilak 21: 0.
-Urtarrilak 22: 2.
-Urtarrilak 23: 0.
-Urtarrilak 24: 1.

Buruntzaldea ia osorik gorriz
Usurbil eremu horian da. Buruntzaldeko gainerako ia udalerri guztiak eremu gorrian, baita Lasarte-Oria ere. Usurbilek eta Lasartek osatzen duten osasun eremua ere eremu gorrira igaro da; 541,76ko intzidentzia du. 90 kasu zenbatu dituzte azken 7 egunetan. 

Buruntzaldea ia osorik gorriz da jada; Usurbil eta Astigarraga horian, gainerako lau udalerriak eremu gorrian:  
-Andoain: 847,34 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,91. Azken 7 egunetan 57 kasu). 
-Astigarraga: 269,70 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,86. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Hernani: 526,73 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,86. Azken 7 egunetan 74 kasu). 
-Lasarte-Oria: 626,12 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,97. Azken 7 egunetan 82 kasu).
-Urnieta: 724,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,96. Azken 7 egunetan 27 kasu). 
-Usurbil: 269,50 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,81. Azken 7 egunetan 5 kasu).  

Gipuzkoa eremu laranjan, EAE gorrian
100.000 biztanleko azken 14 egunetako 475,53ko intzidentzia metatua du Gipuzkoak eta eremu laranjan da, gorrira hurbiltzen. Koronabirusaren hedapena handitzen doan adierazle datuok. Gipuzkoak egun 12 udalerri ditu eremu gorrian, 13 eremu laranjan, 9 eremu horian.

9.483 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 826 izan dira positiboak (%8,7); 243 Gipuzkoan, 426 Bizkaian eta 151 Araban. 6 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 48 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 122 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.17koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionez, 96 ikastetxeetako 154 ikasgela daude itxita. EAE osoko 17.554 ikasgelen %0,88a. Aurrez aurreko eskola-jarduera etenda du Aizarna eskola txikiak.

Xehetasun gehiago hemen: covid19