AGENDA
Otsailak 10, 17, 24 (asteazkenak)
17:00-20:00 "Amatasun bizigarria" tailerra Ainara Gorostitzu Mujikak bideratua.
Zehaztasunak: "“Gaur eta hemen amatasuna exijente eta zail egiten duten hariak ikusi eta teoria feministen eta amatasunaren historiako ekarpenekin, hausnarketa pertsonalekin eta talde dinamikekin amatasunaren praktika eta esperientzia bizigarriagoak bilatzea izango da ikastaroaren egitekoa, beti ere, egite horrek dakarren ahalduntzea eta interpelazio politikoa ere helburu izango ditugularik”.
Izen ematea:
usurbilkultura.eus
943 377 110
parekidetasuna1@usurbil.eus
Martxoak 6, larunbata
Emakumeen Etxearen parte hartze prozesuko emaitzen aurkezpen ekitaldia eta eskertza parte hartzaileei.
Martxoaren 8ko astean
Simone de Beauvoirren "Bigarren sexua" sortze lana euskaratu duen Irene Arraratsen hitzaldia.
Martxoko azken asteburua
Mundualdiaren edizio berezia: aitortza ekitaldi berezia. Aztikerren ikerketaren emaitzen eta Maialen Unanue eta Ibai Arrieta herritarrek Usurbila etorritako migranteen lekukotzekin sortutako dokumentalaren aurkezpena.
Apiriletik aurrera
"Nola zaindu", zaintza eredua berregituratzeko parte hartze prozesua.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.