Ez dago eskubiderik goiburua zuen emailak, eta idatziarekin batera hainbat argazki zetozten. Bi kamioi ageri dira hainbatetan. Estraperlo kalean aparkatuta daude, Olarrondo jatetxearen eta Udarregi ikastolako biribilgunearen arteko errepidean. Aparkalekuak autoen neurrira eginak daude eta kamioiak zabalagoak direnez (argazkiari begira, agerikoa da), autoen zirkulazioa baldintzatzen dute.
Irakurle honek, alternatiba gisa, “baratze aldean” aparkatzeko iradokizuna egiten du. Olarrondotik gertu dagoen Usurbilgo Baratze Parkean, hain zuzen.