Larunbat honetan, iluntzeko 21:00etan hasi eta igande goizeko 9:00ak arte 100 kilometro ordutik gorako haize boladak izan ditzakegu haizeguneetan, 60-80 kilometro ordukoak haizeguneak ez diren tokietan. Goizaldean, haizeguneetan 110 kilometro orduko abiadura gaindi dezakete. Igande gauerditik astelehen goizeko 9:00ak arte ere abisu horian izango gara berriz haizeagatik. "Mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete" haizeguneetan.
Covid19aren hedapena geratzeko Eusko Jaurlaritzak finkatutako neurri berrien eraginez, udalerritik atera ezin izango dugun lehen asteburua euritsua izango dela iragarri du Euskalmet-ek. Larunbat honetan Usurbilen, "zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Gauean mendebaldeko haizea gogor ibiliko da. Orduak pasa ahala tenperaturak behera egingo du". Bihar (urtarrilak 31), "goibel eta euritsu. Mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, batez ere goizaldean. Tenperaturan aldaketa handirik ez".
Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus