"Aldaketaldia"

Biodibertsitatea zaintzen diharduen Lurgaia aurkeztu dute

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 1a, 09:54

Basoak izan zituen hizpide, Larreko Mahaiak ingurumen larrialdia salatzeko antolaturiko "Aldaketaldia" zikloaren testuinguruan, Anerreka Ingurumen Elkarteak iragan ostiralean Sutegin antolatu zuen bigarren hitzaldiak. Lurgaia fundazioko lehendakari Jon Hidalgo gonbidatu zuten kultur etxeko auditoriora, bere jarduera ezagutzera emateko.

“Administrazioa heldu behar duen horretara ez delako heltzen”, sortzen dira Gobernuz Kanpoko Erakundeak, eta 2002an haien kasua ere hala izan zela berri eman zuen.

Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua da Lurgaia Fundazioa, baina haien burua entitate sozial gisa aurkeztea nahiago izaten dute. Finantziazio iturrien erdia pribatua dela berri eman zuen, “finantziazio publikoa ahalik eta gehien murrizten” ahalgintzen direla etika irizpideengatik. "Biodibertsitatearen kontserbazioa eta natura-ondarearen kudeaketa sustatzea du helburu: espezieak, habitatak, lotutako prozesu ekologikoak eta paisaia". Babes soziala handitzen doaz, egun 500 bat bazkide ditu Lurgaiak eta urtero 2.000-3.000 bolondresen laguntza jasotzen dute antolatzen dituzten ekimenetan; zuhaitz landaketetan edota plastikoak kentzeko esaterako. “Boluntariotza oinarrizkoa da”,  zioen Hidalgok. “Guretzat oinarrizkoa da, jendea lehengoratze irizpideetan trebatzeko”.

"Basoa lasai bizi dadin"
Gehienbat Bizkaia dute lan eremu nagusia, baina Deba bailaran bi lan talde osatu dituzte, hirugarrena osatzear dutela berri eman zuen Hidalgok Sutegin. Argi diote, “guk ez dugu lan egiten guk basoaz gozatzeko, basoa lasai bizi dadin baizik”. Zuhaitz landaketetan aritzen dira. Eremu horretan erauzketa ekintzak ez egotea sustatzen dute, “baina gizarteak goza dezala inguruneaz”. 

500 bat hektarea kudeatzen dituzte. Lurrak erosten dituzte jabeekin akordiorik ez bada, bestela jabe pribatu nahiz publikoekin akordio batera heltzen dira. “Bere lurrak kudeatzea baimentzen digute, fundazioaren irizpideen arabera”. Kasu horietan, jabetzaren gainetik “basoa zertara bideratzen den da garrantzitsuena”.

Beren jardueren helburuak gerora bermatuak dituzte. “Fundazioa desagertuko balitz, antzeko helburuak dituen beste Gobernuz Kanpoko Erakundeen esku geratuko litzateke. Gure lana bermatua dago”.

Eremu dinamikoak, zaindu beharrekoak
“Positiboki eragitea” dute helburu, ekimen soziala ardatz hartuta. “Jende ezjakina jarri da gai hauetan”. Bere esanetan, hau ez da ekologia kontu, gai ekonomikoaz ari gara, basoez hitz egiterakoan. Eragin du gaiak “galera pribatuak” aurre egin beharrean aurkitzen baitira erakundeak. “Kudeaketa txarrak higadura sustatzen du”.

Basoa eremu dinamikoa dela gogorarazi zuen, sortzen denetik heldu arte, heltze prozesu mantso horretan zehar, “espezieak ugaritu eta adinean aurrera joan ahala aberatsagoa da biodibertsitatean”. Munduan biodibertsitate handiena dutenak dira. Zaindu beharrekoak.

Fundazioari buruzko informazio gehiago hemen: lurgaia.org