Koronabirusa

301,20raino igo den intzidentziarekin, eremu laranjan sartu da Usurbil

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 1a, 12:43

100.000 biztanleko 14 eguneko 301,20ko intzidentzia metatua izatera heldu da Usurbil, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan kaleratu duen txosten epidemiologikoaren arabera. 300eko muga gainditu duenez, eremu horitik laranjara igaro da udalerri hau. Iragan aste osoan, 14 covid19 kasu berri detektatu dituzte herrian.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azkenekoz ostiralean ezagutarazi zituen datuetan eremu horian zen oraindik Usurbil, 100.000 biztanleko 14 eguneko 269,50ko intzidentziarekin. Asteburua igarota, intzidentziak nabarmen egin du gora, 300eko muga gainditu du eta honenbestez, eremu horitik laranjara igaro da udalerri hau.

Osasun Sailaren arabera, 301,20ko intzidentzia izatera heldu da jada Usurbil, otsailaren lehen egun honetan kaleratu duen txosten epidemiologikoaren arabera. Iragan astean zehar bezala, irla modukoa izaten segitzen du udalerri honek, mugakide dituen herriak eremu gorrian baitira, 500etik gorako intzidentziarekin; Orio 1304,63ko intzidentziarekin, Lasarte-Oria 787,61eko intzidentziarekin, edo Donostia 581,72koarekin. 

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Eremu berdean
Abenduak 27: 31,66.
Abenduak 28: 31,66.
Abenduak 29: 31,66.
Urtarrilak 3: 0,00.
Urtarrilak 4: 31,71.
Urtarrilak 6: 47,56.
Urtarrilak 7: 47,56.

Eremu horian
Urtarrilak 10: 142,68.
Urtarrilak 11: 158,53.
Urtarrilak 12: 206,09.
Urtarrilak 13: 237,79.
Urtarrilak 14: 237,79.

Eremu laranjan
Urtarrilak 17: 332,91.
Urtarrilak 18: 301,20.
Urtarrilak 19: 301,20.
Urtarrilak 20: 317,06.
Urtarrilak 21: 317,06.

Eremu horian
Urtarrilak 24: 269,50.
Urtarrilak 25: 253,65.
Urtarrilak 26: 206,09.
Urtarrilak 27: 253,65.
Urtarrilak 28: 269,50.
Urtarrilak 31: 301,20.

8 Covid19 kasu asteburuan
Iragan aste osoan 14 covid19 kasu detektatu zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Asteroko datuak aintzakotzat hartuta, kopuru altuena hain zuzen hilabeteko azken 7 egunetan zenbatu dira. Urtarrilaren 18tik 24ra 6 covid19 kasu, 10 hilaren 11tik 17ra, 9 hilaren 4tik 10era.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13-15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20-urtarrilak 3: 0.
-Urtarrilak 4: 2.
-Urtarrilak 5: 1.
-Urtarrilak 6: 0.
-Urtarrilak 7: 0.
-Urtarrilak 8: 6.
-Urtarrilak 9: 0.
-Urtarrilak 10: 0.
-Urtarrilak 11: 1.
-Urtarrilak 12: 3.
-Urtarrilak 13: 2.
-Urtarrilak 14: 0.
-Urtarrilak 15: 3.
-Urtarrilak 16: 3.
-Urtarrilak 17: 0.
-Urtarrilak 18: 0.
-Urtarrilak 19: 1.
-Urtarrilak 20: 1.
-Urtarrilak 21: 0.
-Urtarrilak 22: 2.
-Urtarrilak 23: 0.
-Urtarrilak 24: 1.
-Urtarrilak 25: 0.
-Urtarrilak 26: 0.
-Urtarrilak 27: 5.
-Urtarrilak 28: 1.
-Urtarrilak 29: 2.
-Urtarrilak 30: 2.
-Urtarrilak 31: 4.

Buruntzaldea ia osorik gorriz
Usurbil eremu laranjan da. Buruntzaldeko gainerako ia udalerri guztiak eremu gorrian, baita Lasarte-Oria ere. Usurbilek eta Lasartek osatzen duten osasun eremua ere eremu gorrira igaro zen iragan astea eta hala jarraitzen du; 647,10ko intzidentziarekin. 82 kasu zenbatu dituzte azken 7 egunetan. 

Buruntzaldea ia osorik gorriz da jada; iragan astean eremu horian ziren Usurbil eta Astigarraga laranjan dira orain, gainerako lau udalerriak eremu gorrian:  
-Andoain: 693,89 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,82. Azken 7 egunetan 47 kasu). 
-Astigarraga: 419,54 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,56. Azken 7 egunetan 21 kasu). 
-Hernani: 705,63 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,13. Azken 7 egunetan 60 kasu). 
-Lasarte-Oria: 787,61 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,25. Azken 7 egunetan 68 kasu).
-Urnieta: 773,07 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,07. Azken 7 egunetan 21 kasu). 
-Usurbil: 301,20 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,12. Azken 7 egunetan 14 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko azken 14 egunetako 574,91ko intzidentzia metatua du Gipuzkoak eta eremu gorrian segitzen du iragan astetik. Koronabirusaren hedapena handitu den adierazle datuok; Gipuzkoak egun 5.000 biztanletik gorako 19 udalerri ditu eremu gorrian, 11 eremu laranjan, 4 eremu horian.

11.632 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 952 izan dira positiboak (%8,2); 317 Gipuzkoan, 474 Bizkaian eta 149 Araban. 12 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 160 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.03koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionean, 140 ikastetxeetako 210 ikasgela daude itxita. Guztira, EAE osoko 2 urtetik unibertsitate mailaraino EAE-n dauden 17.554 ikasgelen %1,20a da itxita dagoena.

Xehetasun gehiago hemen: covid19