Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sinopsia: “Lehoi erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da. Bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hauteskundeak deitzea erabaki du. Mangu asto apala, zoriontsua da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean herritarren hautagai bihurtuko da, eta Hantusteusi, lehoi erregearen legezko oinordekoari, aurre egin beharko dio. Baina Manguk ez daki bere hautagaitza Miss Finaren plan maltzurraren parte dela: lehoi erregea tronutik kentze eta haren semea ondorengotzatik kanpo uztea. Hartara, tronua kontrolatzeko aukera izango du, bere agindupean dagoen hautagai baten bidez”. Animaziozko hauteskunde kanpaina giro betean murgilaraziko gaituen “Asto erregea” filmaren sinopsia duzue.
Sarrera: 3 eurotan aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Antolatzaileak: Ziortza Gazte Elkartea eta Usurbilgo Udala.