"Erradikalak ginen" emanaldia, otsailaren 13an Sutegin

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 3a, 09:36

"Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz", iragarri dute Ane Labakak eta Bea Egizabalek. "Erradikalak gara" emanaldi arrakastatsuaren ostean, "Erradikalak ginen" saio berriarekin bueltan datoz Usurbila otsailaren 13an, NOAUA! K.E.-ren eskutik.

Feminismoa zeharlerrotzat hartuta, umoretik pil-pilean diren hurbileko gaiez (“neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz…) zer hausnartua emango digute.

"Erradikalak ginen"
Eguna: otsailak 13, larunbata.
Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Partaideak: Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilaria).
Zehaztasunak: "Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. “Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio".
Nori zuzendua: gazte eta helduei.
Edukiera: 58 lagun.
Sarrerak: otsailaren 13ra arte salgai, 6 eurotan aurrez usurbilkultura.eus plataforman. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 4 eurotan aurrez NOAUA! K.E.-ren egoitzan. 
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.