Koronabirusa

491,44ko intzidentzia Usurbilek, eremu gorrira igarotzear

100.000 biztanleko 14 eguneko 500eko intzidentzia metatura heltzear da Usurbil. Ostiral honetan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleraturiko datuen arabera, 491,44ko intzidentzia izatera heldu da udalerri hau. 500eko muga gaindituz gero eremu gorrira igaroko gara.

Inguru osoa bezala, "irla" izateari utzi eta Usurbil ere eremu gorrian sartzear da. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ostiral honetan kaleratu duen txosten epidemiologikoaren arabera, 100.000 biztanleko 14 eguneko 491,44ko intzidentzia izatera heldu da covid19a udalerri honetan. 

Eremu laranjan gara oraindik, baina 500eko intzidentzia gaindituz gero eremu gorrian sartuko gara. Eremu laranjan gaudenetik etenik gabe gorantz doa 100.000 biztanleko intzidentzia metatua: 301,20koa igandean, 380,47koa astelehenean, asteartean 412,18raino igo zen, asteazkenean 443,88raino eta azken 24 orduotan 491,44raino.

Usurbilek mugakide dituen udalerri guztiak eremu gorrian dira iragan astetik, azken egunotan baita Buruntzaldea osoa eta Gipuzkoa ere. Udalerri mugakideei dagokionez, Oriok 1272,02ko intzidentzia du, Lasarte-Oriak 750,85ekoa, edo Donostiak 579,52koa. 

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Eremu berdean
Abenduak 27: 31,66.
Abenduak 28: 31,66.
Abenduak 29: 31,66.
Urtarrilak 3: 0,00.
Urtarrilak 4: 31,71.
Urtarrilak 6: 47,56.
Urtarrilak 7: 47,56.

Eremu horian
Urtarrilak 10: 142,68.
Urtarrilak 11: 158,53.
Urtarrilak 12: 206,09.
Urtarrilak 13: 237,79.
Urtarrilak 14: 237,79.

Eremu laranjan
Urtarrilak 17: 332,91.
Urtarrilak 18: 301,20.
Urtarrilak 19: 301,20.
Urtarrilak 20: 317,06.
Urtarrilak 21: 317,06.

Eremu horian
Urtarrilak 24: 269,50.
Urtarrilak 25: 253,65.
Urtarrilak 26: 206,09.
Urtarrilak 27: 253,65.
Urtarrilak 28: 269,50.

Eremu laranjan
Urtarrilak 31: 301,20.
Otsailak 1: 380,47.
Otsailak 2: 412,18.
Otsailak 3: 443,88.
Otsailak 4: 491,44.

14 Covid19 kasu aste hasieratik
Iragan aste osoan 14 covid19 kasu detektatu zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Aste honetako lehen lau egunetan jada 14 covid19 kasu detektatu dituzte Usurbilen. Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13-15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20-urtarrilak 3: 0.
-Urtarrilak 4: 2.
-Urtarrilak 5: 1.
-Urtarrilak 6: 0.
-Urtarrilak 7: 0.
-Urtarrilak 8: 6.
-Urtarrilak 9: 0.
-Urtarrilak 10: 0.
-Urtarrilak 11: 1.
-Urtarrilak 12: 3.
-Urtarrilak 13: 2.
-Urtarrilak 14: 0.
-Urtarrilak 15: 3.
-Urtarrilak 16: 3.
-Urtarrilak 17: 0.
-Urtarrilak 18: 0.
-Urtarrilak 19: 1.
-Urtarrilak 20: 1.
-Urtarrilak 21: 0.
-Urtarrilak 22: 2.
-Urtarrilak 23: 0.
-Urtarrilak 24: 1.
-Urtarrilak 25: 0.
-Urtarrilak 26: 0.
-Urtarrilak 27: 5.
-Urtarrilak 28: 1.
-Urtarrilak 29: 2.
-Urtarrilak 30: 2.
-Urtarrilak 31: 4.
-Otsailak 1: 5.
-Otsailak 2: 3.
-Otsailak 3: 3.
-Otsailak 4: 3.

Buruntzaldea eremu gorrian
Usurbil eremu laranjan da, eskualdean kolore horretan den udalerri bakarra da. Buruntzaldeko gainerako udalerri guztiak eremu gorrian dira, baita Lasarte-Oria ere. Usurbilek eta Lasartek osatzen duten osasun eremua ere eremu gorrira igaro zen iragan astean eta hala jarraitzen du; 662,15eko intzidentziarekin. 91 kasu zenbatu dituzte azken 7 egunetan. 

Buruntzaldea ia osorik gorriz da jada; Usurbil eremu laranjan, gainerakoak gorrian:  
-Andoain: 593,81 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,70. Azken 7 egunetan 27 kasu). 
-Astigarraga: 809,11 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,84. Azken 7 egunetan 41 kasu). 
-Hernani: 616,18 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,93. Azken 7 egunetan 64 kasu). 
-Lasarte-Oria: 750,85 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 68 kasu).
-Urnieta: 789,18 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,89. Azken 7 egunetan 21 kasu). 
-Usurbil: 491,44 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,82. Azken 7 egunetan 22 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko azken 14 egunetako 581,85eko intzidentzia metatua du Gipuzkoak eta eremu gorrian segitzen du iragan astetik. Koronabirusaren hedapena handitu den adierazle datuok; Gipuzkoak egun 5.000 biztanletik gorako 20 udalerri ditu eremu gorrian, 11 eremu laranjan, 3 eremu horian.

15.486 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 921 izan dira positiboak (%5,9); 281 Gipuzkoan, 479 Bizkaian eta 151 Araban. 10 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 95 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 162 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.91koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionean, 144 ikastetxeetako 253 ikasgela daude itxita. Guztira, EAE osoko 2 urtetik unibertsitate mailaraino EAE-n dauden 17.554 ikasgelen %1,44a da itxita dagoena.

Xehetasun gehiago hemen: covid19