Koronabirusa

Koronabirusa detektatu den etxeetako hondakinen bilketa apartekoa

Covid19 kasuak berriz ere ugaritu diren honetan, kasu positiboren bat dagoen etxebizitzako hondakinak zer modutan sailkatu behar den gogorarazi du Usurbilgo Udalak. Koronabirusa detektatu zaienei Atez Ateko bulegora deitzea eskatzen zaie.

Konfinamendua hasi eta segituan, Usurbilgo Udaleko Ingurumen sailak hondakinen bilketa sistema egokitu zuen. "Funtsean, modu egokituan, COVID-19 birusak kutsatutakoen edo berrogeialdian zeuden herritarren hondakinak bereizita jasotzea izan da, hasieratik, helburua". Hori egin ahal izateko, egoera horretan zeudenek Udalari egoeraren berri ematea ezinbestekotzat jo zuten, "informazio hori jasotzeko modu bakarra horixe zelako". "Deseskalatze" prozesuan, nahiz gerora indarrean jarri zen "normaltasun berrian" irizpide horiek indarrean jarraitu dute; eta nola ez, hala jarraituko dute", ohartarazi izan du Udalak azken hilabeteotan.

Baita egunotan ere, covid19 kasuak berriz ere ugaritu diren honetan. Irizpideok zorrotz betetzearen garrantzia nabarmentzen du Usurbilgo Udalak, martxoaz geroztik egin duen moduan.

Berrogeialdian dauden herritarrek Atez Ateko bulegora deitu behar dute, 900 776 776 telefono zenbakira eta "gainerakoengandik bereizita jasoko dizkizute". Gainerako herritarren kasuan, hondakinak utzi aurretik zein kuboak jaso ostean eskuak garbitu eta kuboak desinfektatzea gomendatzen da. Eta erabilitako musukoak edota eskularruak errefusa direnez, edukiontzi grisera botatzea, inoiz ez lurrera.

Covid19a duen pertsona baten etxebizitzan hondakinak modu honetan kudeatzea eskatzen du Usurbilgo Udalak: