Koronabirusa

"Pandemia tabernan", bideoz bideo

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 10a, 10:52

Ostalaritza pandemia garai honetan islatzen duen bideo sorta landu du "Aitzaga Films"ek.

"Pandemia tabernan" web saio berria eskaini zuen NOAUA!ren Youtuberen kanalak iragan asteburuan. Patxi Erreportari ezkutuko kamera batekin "infiltratu" zen Aitzagan. Lau ataletan bere ibileren berri izan genuen, albiste honi atxikiak izan baina NOAUA!ren Youtuberen kanalean ikus ditzakezuen bideoetan.

"Aitzaga Films"ek ekoitzi ditu ikus-entzunezko pieza laburrok. Aktore gisa parte hartu dute Pako Agudok, Jon Mikel Azpiazuk, Dani Fernandezek, Iñaki Irazustak, Leire Furundarenak eta Imanol Furundarenak. "Extra" gisa parte hartu dute Aritz Aranburuk eta Ikutzak. Pako Agudok landu du gidoia eta Mihise herriko taldearena izan da soinu banda. Kameralari lanetan aritu da bestalde, Eñaut Pagola.

Segidan dituzue asteburuan argitara emandako lau atalak: