Itoiz taldearen inguruko filmerako irudi eske

Doxa Producciones ekoiztetxetik Itoiz musika taldearen inguruko pelikula bat prestatzen ari dira eta artxiboko irudien bila dabiltza, “1976an hasi zirenetik 1988an taldea desegin zen arte. Indar Trabes sasoiko materiala ere ongi etorria izango da”.

Harremanetarako

Bideo, argazki edo bestelako informaziorik “eskura baduzu, jarri gurekin harremanetan. Idatzi posta helbide honetara: archivo@doxaproducciones.com. Asko eskertuko genuke zure laguntza”.