Udaleku ibiltarirako sukaldari eta begirale bila dabil UEMA

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 21a, 08:36

Pauso eta Salto! izeneko udaleku ibiltaria ekainaren 28tik uztailaren 4ra egingo da. Zumaian abiatu eta Lekeition amaituko da aurtengo martxa. Begiraleak eta sukaldariak behar direnez, UEMAk lan deialdi bat luzatu du. Martxoaren 31 baino lehen bidali behar dira begirale edo sukaldari aritzeko curriculumak hezkuntza@uema.eus helbidera.

Curriculum guztiak jaso eta gero, eskaeren artean hautaketa bat egingo da eta apirilaren 15erako jakinaraziko zaie erantzuna interesatuei.

 

Honako ezaugarriak baloratuko dira:

  • Begirale titulua izatea.
  • EGA edo bere baliokidea izatea.
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
  • Lan eskarmentua antzeko lanetan.
  • Euskararekiko sentsibilizazioa.
  • Taldean lan egiteko erraztasuna.

 

Gazteentzako udalekua

14 eta 18 urte arteko gazteentzako udalekua da Pauso eta Salto!, eta bertan parte hartu nahi dutenek ere martxoaren 31ra arteko epea dute izena emateko.

 

Zumaian hasi eta Lekeition amaituko da

1. etapa: Zumaia-Itziar (ekainak 28).

2. etapa: Itziar-Ondarroa (ekainak 28-uztailak 1).

3. etapa: Ondarroa-Lekeitio (uztailak 1-uztailak 4).

 

Informazio gehiago:

https://www.uema.eus