Euskal Herrian Euskarazek prentsaurrekoa eskaini du etorkizuna marraztu asmoz

Euskal Herrian Euskarazek prentsaurrekoa eskaini du goizean Potxoenean. Etorkizuna marrazten hasteko lehen urratsa izan da honakoa, eta konpromiso zorrotza erakutsi dute kideek Euskal Herri euskaldun eta independente bat eraikitzeko borrokan aritzeko. Datozen hilabeteetan lanean jarraituko dute euskararen alde eman beharreko urratsak zehaztu eta independentziaren bidea hartzeko.