Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik saria jaso du Mattin Aierbe Zubeldiak

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 22a, 19:18

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa euskaraz egitea bultzatu asmoz, Buruntzaldeko sei udalak eskualdeko autoeskolekin lankidetzan ari dira azken urteotan. Pizgarri moduan, azterketa teorikoa gainditzen dutenen pertsonen artean 400 euroko sariak zozkatzen dira. Usurbilen, Mattin Aierbe Zubeldia izan da aurtengo saritua.

Gaurko ekitaldian Mikel Artola eta Oxkar Santamaria Urnietako eta Usurbilgo Euskarako sailetako udal zinegotziek hartu dute parte, hurrenez hurren.