Antzerki ikastaroa Aste Santurako

Aste Santu hauetarako proposamen bat dakar Muxurbil antzerki taldeak. Ixabel Agirresarobek eta Andrea Arrutik antzerki ikastaroa eskainiko dute martxoaren 29tik apirilaren 11ra bost urtetik gorako herritarrentzat zein inguruko herritako edonorentzat. 

Astelehenetik ostiralera goizeko 11:00etatik 12:30etara eta arratsaldetan 17:00etatik 18:30etara klase libreak eskainiko dituzte, hau da, bakoitzak nahi dituen klaseetara joateko aukera izango du. Klaseko 8€ izango dira eta segurtasun neurri guztiak beteko dituzte, egoera hauetara moldatuta. 

 

Hona interesatuentzat kontakturako bi telefono zenbakiak:

Ixabel Agirresarobe 675712383

Andrea Arruti 650614380