Konfidantza, poza, itxaropena eta maitasuna izango dira hizpide eta balio horiek ez galtzeko eta behar bezala pizteko giltza eskainiko du hitzaldian Nerea Mendizabal psikopedagogoak. Garai hauetara egokitzeko laguntza emango dute, bai eta ziurgabetasun eta ezjakintasun giro honi aurre egiteko tresnak ere.
On line?
Hitzaldiak zuzenean entzutera ohituta zaudetenoi, adi. Hitzaldi hauetan parte hartzeko, esteka bati klik egin beharko zaio oraingo honetan eta.
Lehenik eta behin, https://udarregi.eus/eu/gurasoak/guraso-eskola esteka jarri beharko du interesa duen orok ordenagailuan edo mugikorrean. Bertan, web orriak eskatutako baldintzak onartzeari klik egin eta guraso elkartearen orrialdea ireki beharko da. Zoom aplikazio bidez jarraitu ahal izango den hitzaldian sartzeko jarraibideak daude bertan. HITZALDIRA SARTU botoia agertuko da kolore morez orri horretan, eta horrek zuzenduko du hitzaldira. Printzipioz Zoom aplikazioa ez dago jaitsi beharrik, baina baliteke kasuren batean eskatzea. Kontuan hartu, botoia erabilgarri egongo dela hitzaldiak hasi baino 10 minutu lehenago, 17:20etatik aurrera, ez lehenago.