Ontzi arinak eta papera biltzeko poltsak banatzen hasi dira

Noaua Aldizkaria 2021eko martxoaren 1a

Covid19-ak dena zaildu duenez, poltsa hauen banaketa ezohikoa izango da. Aurretik eskatu behar dira, Atez Ateko bulegora deituz edo e-posta idatziz. Jada eskatua zutenek gaur jaso dituzte euren zintzilikailuetan. 

Poltsek 34 litroko edukiera dute (ohiko zabor poltsak 30 litrokoak izaten dira) eta berrerabilgarriak dira: etxean garbi daitezke eskuz zein garbigailuan.

 

Poltsak jasotzeko, eskatu egin behar dira aurretik

Etxebizitza bakoitzari ontzi arinak eta papera biltzeko poltsa bana banatuko zaio. Horretarako, eskatu egin behar dira. Nola?

900 776 776 telefono zenbakira deituz.

606 501 024 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidaliz. 

atezate@usurbil.eus helbidera idatzita.

 

Poltsen banaketa, astelehenetan

Behin eskatuta, "nork bere zintzilikailuan aurkituko ditu poltsak, bere identifikazio txartel eta guzti”,  Ibon Goikoetxea ingurumen teknikariak argitu zuenez. Astean behin egingo dute banaketa, astelehenetan, aurreko aste osoan jasotako eskaerei erantzunez. Gaur hasi dira lehen eskaerak banatzen.