Koronabirusa

Intzidentzia-tasa 190,23ra jaitsi da asteburuan

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 1a, 12:42

Asteburuan ez dute Covid-19 kasurik atzeman. Intzidentzia-tasa 190,23ra jaitsi da. Usurbilek, hala ere, eremu horian segitzen du oraindik.

Euskadiko intzidentzia tasa 255koa da, eta oinarrizko birsorkuntza tasa ere beherunzkoa da: 0,87 (Usurbilen beherago dago, 060an).

UCI-ZIUko oheen okupazioa ere jaitsiz doa. Egun 120 lagun daude zainketa berezien unitatean. Aspaldiko partez 300 lagunen langa jaitsi da, ospitaleratzeei dagokionez.