Antza, menditik beldurtuta alde egin zuen ehiztariengandik ihesi. Udaletxe ondoko autobus geltokia apurtu zuela ere uste da, baina ez dago ziurtasun osoz jakiteko modurik. Udarregi Ikastola inguruan ere ikusi zutela jakinarazi zioten herritar batzuek Udaltzaingoari, eta hortik aurrera pista galdu zioten. Mendi aldera itzuli zela uste da ordu pare baten baitan.
Ez zen basurdea herri aldean agertzen zen lehen aldia, baina ez da ohiko gertaera ere. Kasu isolaturen bat baino ez dira agertu azken urteetan.