Joan zen urtean ekitaldi kulturalak antolatu zituzten Santixabelak ospatzeko ezinezkotasunaren aurrean. Kontzertuak, hitzaldiak eta gisa horretako ekitaldiak izan ziren herriko hainbat puntutan, eta momentuko osasun neurri guztiak beteta. Datozen hauek ere gisa horretako formatuan egitea da lehen ideia, baina oraindik zer-nolako ekitaldiak izango diren eta nola antolatuko diren erabakitzeke dago.