Koronabirusa

Azken astean ez da Covid-19 kasurik izan herrian

Atzokoan ere ez zuten Covid-19 kasurik atzeman Usurbilen. Azken positiboa hauteman zutenetik astebete pasa da hortaz. Intzidentzia-tasak 158,53an segitzen du (EAEko tasa 243,85koa da gaur egun). Eta oinarrizko birsorkuntza-tasaren joera beheranzkoa da: 0’59koa da (0,79koa EAEn).